Hariak hub martxan
#HARIAKHUB abian jarri da, Estrategiaren Idazkaritza Teknikoa, Estrategiari atxikitzen zaizkion proiektuei laguntza teknikoa/aditua emateko zerbitzuak eta Gogoeta Etikoko Taldea – besteak beste – barne hartzen dituen tresna, I. Jarduera Plana (2022-2026) gauzatzeko.
“KORALE” proposamena aurkeztu zaio Interreg Europe (IE) programari («Towards a community of practice and knowledge on the prevention and tackling of loneliness and situations of loneliness from public policial». Bakardadearen inguruko proiektua da eta HARIAK Estrategiaren esparruan kokatzen da. KORALEren helburua politika publikoak hobetzea da, adinekoen eta gazteen bakardadearen prebentzioa eta horiei aurre egitea txertatuz eta/edo integratuz. Horretarako, fenomenoaren kontzientziazio eta eragin maila desberdinak eta hainbat ikuspegi dituzten Europako eskualdeen arteko esperientzia-trukeaz baliatuko dira.
2023aren amaieran, azaroan, eskualde mailako prozesu bat jarri zen abian, Hariak sarea ezagutarazteko eta lurraldeko eragileen asmoak eta beharrak antzemateko. Prozesuak bi helburu nagusi izan zituen: alde batetik, interesdunei zuzenean eta pertsonalki informazioa ematea Hariak estrategiaren esparruan egindako azken aurrerapenei buruz, baita laster irekiko den dirulaguntzen lerro berriaren xehetasunei buruz ere. Bestalde, prozesua parte-hartzailea izan da, elkarrizketa publikoaren bidez lurraldeko eragileen nahiak eta beharrak hautemateko. Guztira, hamar saio egin ziren, 274 pertsona bertaratu zirelarik. Gipuzkoako 57 udal edo garapen-agentzia eta 81 agente egon ziren bertan.
Abenduan, “Adinberri Hariak Kantuz”, Gabonetako ekitaldiaren bigarren edizioa egin zen Donostiako Kursaalean. Oraingo honetan, aldi berean, topaketa bat egin zen gizarte-erakundeekin, 13 guztira, Gipuzkoan nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko ekosistema osatzen dutenak. 600 pertsona inguru bildu ziren Gipuzkoan nahi ez ziren bakardadeen aurrean abesteko, eta 140 lagunek parte hartu zuten, korista, musikari eta artisten artean
Eskualdez-eskualdekako prozesua:
I. Jarduera plana eraikitzen
- 55 udal eta garapen agentzia
- 77 tokiko eragile
- 4 ESI Osakidetza
- 20 enpresa
- 274 pertsona