Bakardadearen garrantzia areagotuz joan da azken urteotan, eta gure gizartearen erronka nagusietako bat da gaur egun. Horretaz jabeturik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik 2 urte baino gehiago daramatzagu ibilbide-orri bateratu bat, bakardadeei aurre egiteko estrategia bat, jorratzen: HARIAK du izena, eta Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortu da.
Orainari begira egiten dugu lan, baina etorkizunari begirik kendu gabe, eta 400 lagunek baino gehiagok hartu dugu parte prozesuan. Bi urteko epealdi horren ondoren, jarduera-esparru komun bat marraztu dugu, bakardadeen fenomenoa lantzen jarraitzeko —hainbat belaunaldiren artean eta lankidetzaren ikuspegitik—, gizarte- eta komunitate-loturak sendotzearen bidez.
Horregatik, egindako lana saritzeko, estrategia hori zertan datzan azaldu nahi dizuegu zuzenean, eta estrategia horrekin bat egiteko animoak eman. Ahalik eta atxikimendurik gehien lortu nahi ditugu, bakardadeei buruzko elkarrizketa publiko bat eraikitzeko, gizarte-loturak sendotzeko eta, azken batean, nahi gabeko bakardade-egoerei aurrea hartzeko eta aurre egiteko.