Amaitzear dago Hariak Estrategiaren aurkezpen-bira eta Eibarrek hartu du azken-aurreko geldialdia, arratsalde euritsu baina alaiean

Bost aste luze daramatza Haria Estrategiak Gipuzkoan barrena. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik bakardadeei aurre egiteko diseinatutako ekimenaren aurkezpen-bidaia bukatzear dago, eta Eibarren izan zen ibilbidearen azken-aurreko geldialdia.
Egutegiak uda zela adieraziten zuen arren, eguraldi nahasi eta euritsua izan zen Eibarrek hartu zuen jardunaldian. Hala eta guztiz ere, armagile hiriko Errebal Plaza estalian giro alai eta jendetsua bizi zen, adin txikikoen protagonismoarekin. Dekalogoa inskribatuta duten hamar bankuetan tailer eta harizko eskulan desberdinak gogoz egin zituzten haur, guraso eta aiton-amonek, belaunaldien arteko elkartasuna irudi ederra eskainiz.
Horixe da Hariak Estrategiaren helburuenetariko bat. Baina hortaz gain, bakardadeak ekiditeko gipuzkoako gizartearen kompromisoa lortzea da erronka nagusienetarikoa eta hura betearazteko ezinbestekoa da informazio puntuan boluntarioek egiten duten lana. Ospatutako bederatzi topaguneetan “Hariak Estategia jakitera ematea eta ekimenarekiko herritarren atxikimendu boluntarioa eta loteslea bilatzea eta sustatzea” izan da Nahia, Iñigo, Laura eta Nahiaren lana, primeran burutu dutena. “Esperientzia polita” izan dela diote, “ustekabez beteta” egon dena: “Denetariko jendea topatu dugu, baina oro har jakin-min handia adierazi dute herritarrek Estrategiarekiko, gure lana eskertuz, hitz politak eskainiz… Orokorrean, oso harrera ona izan du”.
“Enpatia asko”
Boluntario hauek “enpatia asko” landu behar izan dute “soilik hitz egiteko gogoekin” gerturatzen ziren pertsonekin: “Bakardadeak jasaten dituzten persona ugari etorri dira gugana, beraien istorioak kontatuz”. Eguraldiak eragin handia izan du jardunaldi bakoitzeko partaidetza kopuruan, baina hainbat herritan atzerritarrak ere gerturatu ziren informazio puntura: “Turista pilo bat etorri zaizkigu, batzuk informazio bila, beste batzuk interes handia erakutsi dute eta asko atxikitu ere egin dira”.
Ohikoa den moduan, 19.00ak aldera, Hariak Estrategiaren aurkezpen ekitaldia eta horrek sustatu nahi duen elkarrizketa publikoa Plazaren ondoan dagoen Coliseo Antokira lekualdatu zen eta bertako besaulki guztiak erabat bete ziren.
Debabarrenako eta orokorrean, Gipuzkoako herritar guztiek primerako harrera egin diote Hariak Estrategiari. Hura ezagutarazteko ibilaldia helmugara iritsiko da datorren asteazkenean, lurraldeko hiriburuan, Donostian, ospatuko den hamargarren eta azken topagunearekin. Baina hilabete luze honetan ‘ehundutako’ hariak ez dira bertan desegingo, Estrategiak eure bidea gogor jarraituko baitu azken helburua bete arte: desiratzen ez diren bakardade egoerak gainditu eta saihestu.



Ainhoa Rivera hiloramarekin.

Informazio puntua.

Txikitxoek eskulanak egin zuten.

Gurasoak seme-alabekin jolasten
Argazkiak: Luis M. Unciti