Bakardadeetatik harremanetarako bidaia

Bakardadeak gero eta garrantzi handiagoa hartu du azken urteotan, eta gizarte gisa aurre egin behar diogun erronka nagusietako bat bihurtu da. Horretaz jabetuta, Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Adinberritik hiru urte baino gehiago daramatzagu ibilbide-orri partekatu eta partaidetua eraikitzen, bakardadeei aurre egiteko estrategia: HARIAK, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan.​​​​​​

Orainari begira egiten dugu lan, baina etorkizunari begirik kendu gabe.

2021ean esparru estrategikoa eraiki genuen eskualde bakoitzeko udal eta gizarte eragileekin. 77 udalek, Osakidetzako 6 ESIk, 98 tokiko eragilek eta 20 enpresak eta berrikuntza-zentrok hartu zuten parte prozesu horretan. Zuen laguntzari esker, jarduteko esparru estrategiko komun bat eraiki dugu, Hariak, Gipuzkoako bakardadeei aurre egiteko estrategia. Estrategia horrek bakardadeen fenomenoari belaunaldien arteko eta elkarlaneko ikuspegitik heltzen jarraitzeko balioko digu, gizarte- eta komunitate-loturak sendotuz.​​​​​​

Ondoren, 2022an, lurraldean zehar antolatutako hainbat ekitaldiren bidez egindako lanaren berri eman genuen, herritarrei zuzendutako elkarrizketa publiko zabala sustatuz eta 1549 pertsonak parte hartuz, eta Estrategiaren I. Jarduera Planari (2022-2026) hasiera emanez. 2023an, urrats bat gehiago eman genuen Jarduera Planari lotutako proiektuak elkarrekin bultzatzen eta garatzen jarraitzeko, eta parte hartzeko prozesu berri bat garatu genuen. Prozesu horretan, Gipuzkoako 57 udalek/garapen-agentziekk, tokiko 77 gizarte-erakundek eta Osakidetzak hartu zuten parte, 4 ESIren bidez; guztira, 274 pertsona.​​​​​​

Gaur egun, 2024an, KORALE proiektu europarraren lehen urratsak eman ditugu. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatzen du, Adinberriren bidez, eta Interreg Europe programaren barruan dago. Helburua da nahi ez diren bakardadeak, bai gazteengan, bai adinekoengan, politika publikoen erdigunean egotea Europa osoan. Adinberrirekin batera, beste bost herrialdek hartzen dute parte proiektu honetan: Austriak, Danimarkak, Irlandak, Belgikak eta Portugalek. Gainera, Hariak estrategiaren I. Jarduera Planaren esparruan, Adinberrik lurraldeko bakardadeen prebentzioari eta abordatzeari lotutako proiektuak bultzatzen jarraitzen du. Aldi berean, Behatoki bat garatzeko lanean ari gara. Behatoki horrek baliabideen mapa bat izango du, herritarren eta eragileen eskura jarriko dituena proiektu horiek, bai eta bakardadeekin lotutako beste ekimen batzuk ere, lurraldekoak zein nazioartekoak.

Berriak

2024/06/20

Nahi gabeko bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia, Hariak, lider aukeratu dute beste bost herrialdek osatzen duten Europako sare batean. Gaur Tabakaleran izan den ekitaldian, 300 lagun baino gehiago bildu dira nahi gabeko bakardadeari heltzeko eta nazioarteko esperientziak trukatzeko.

2024/06/06

Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako Hariak estrategia aitzindari hautatu dute beste bost herrialderekin batera osatutako Europako sare batean. Ekainaren 19, 20 eta 21ean, Gipuzkoak nazioarteko adituak hartuko ditu esperientziak trukatzeko eta lurraldean egiten ari den lana erakusteko.

2024/05/10

Nahi ez diren bakardadeen aurrean Europan indarrean dauden ekimenetatik bidaia, eta lehen geltokia: Gipuzkoa. ‘Korale community rail 2024-2028’ ekainaren 20an izango da, 9:00etan, Tabakaleran, Donostian. Bertan, mendebaldeko gizarteen erronka handi horri aurre egitea bilatzen duten tokiko ekimenak zein Europa mailako proiektuak ezagutu eta azalduko dira.

2024/05/09

Bizitza oso bat lortzea eta gero eta urte gehiago bizi diren pertsonez osatutako gizarte baten aurrerapena eta kohesioa lortzea helburu duen BIBE ekimenaren lehen fasea, joan den maiatzaren 2an eta 3an burutu zen. Adinberrik bultzatuta, Lezoko hainbat herritarrek, adinez antolatutako 3 taldetan antolaturik, zahartzaroaren inguruko euren ikuspegia eman zuten Kultur Aretoan egin ziren bileretan.

2024/05/01

Hariak estrategia lantzen hasi zen unetik beretik Adinberrik argi izan du tokian tokiko eragileekin batera elkarlana egin beharko duela esperientziak arrakasta izan dezan: estrategiaren dokumentua bera aditu eta aritu sare zabalarekin landu zen eta lurraldeko udal eta eragileekin aberastu eta osatu egin zen 2019 eta 2021 urteen artean. Orain, Hariak Hub-a abiatzearekin batera, modu berean jarduteko asmoarekin jarraitzen dugu.