“Hariak programan parte hartu genuen batzuetan berandu iristen ginela gure esku-hartzera ikusi genuelako”

Lehen pertsonan: Hurkoa

José Ignacio del Pozo, Hurkoako zuzendari kudeatzailea, erakundeak bakardadeari aurre egiteko dituen ekimenak azaltzen ditu

Nola eta zergatik erabaki zenuten Hariak estrategiari lotzea?

Hurkoak urteak daramatza bere zerbitzuen bitartez, hala nola, Eguneko Zentroa, Tutoretza, Hauskortasunak eta somatzen genuen adineko asko dagoela nahi gabeko bakardade-egoeran; ia beti berandu iristen ginenak gure esku-hartzean, eta gure zerbitzuez gain, zein erantzun eman behar dezakegun. Adinberrik estrategiaren hausnarketan parte hartzera gonbidatu gintuenean, oso ona iruditu zitzaigun ideia eta ez genion pasatzen utzi nahi.

Orain arte, zertan izan da zuen parte-hartzea estrategian?

Talde eragilean bigarren une batean parte hartu dugu, erakunde gehiagori ireki zitzaionean, taldetan eta tailerretan, gure ikuspegia eta esperientzia emanez eta beste erakunde batzuengandik ikasiz.

Zein proiektu espezifiko ari zarete egiten nahi ez den bakardadea arintzeko?

Caritasen inguruko beste eragile batzuekin talde bat sortu dugu ekimen bateratuak martxan jartzeko. Gainera, boluntario talde batekin, bisitak eta probak egiten hasi gara nahi gabeko bakardade-egoeran dauden adinekoei. Gero, haiek nahi izanez gero, gizartean dauden zerbitzuetara jo dezaketen.

Zer baldintza bete behar ditu boluntario egin nahi duen pertsona batek?

Hurkoan boluntario izateko honako hau eskatzen dugu: adinez nagusia izatea, denbora izatea, adinekoei lagundu nahi izatea eta gure Misioa, Ikuskera eta Balioak aintzat hartzea. Gure Fundazioko boluntario gehienek 55 eta 70 urte dituzte, laguntza eta konpainia behar duten pertsonei laguntzeko lanarekin konprometituta daudenak dira.