HUB

Zer da Hariak HUB?

Hariak HUB laguntza eta ezagutzarako ESPAZIO tekniko bat da, Hariak estrategiaren barruan, bere helburuekin bat egiten duten eta estrategiarekin bat egiten duten ekimen eta proiektuei laguntzeko. 2023az geroztik, hautatutako ekimenei, inspirazioa, gida eta laguntza ematen die haien diseinuan, garapenean eta ebaluazioan, bereziki “ADINBERRI-HARIAK” laguntzen deialdi monografikoan onuradun izan direnei.

HUBren funtzio nagusiak:

  1. Idazkaritza tekniko orokorra: Estrategia koordinatzen, gainbegiratzen eta bultzatzen laguntzea, 2022-2027 aldirako I. Jarduera Planean gauzatuta.
  2. HARIAK sarea eta haren parte hartzeko espazioak dinamizatzea eta eraikitzea, eragileen arteko lankidetza eta lurralde ekosistema aktibatzea bultzatuz, bakardadeak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko.
  3. Estrategiari atxikitako proiektuen jarraipena, babesa eta laguntza teknikoa (batez ere ADINBERRI-HARIAK laguntzen deialditik eratorritakoak).
  4. Aholkularitza aditua: Ezagutza espezializatua, euskarri metodologikoa eta laguntza ematea ekimen berritzaileak diseinatzeko eta gauzatzeko, HARIAK Estrategiaren eta KORALE Europako praktika komunitatearen esparruan.
  5. Bakardadeari eta gizarte-konexioari buruzko ikaskuntzak eta ezagutza integratzea, artikulatzea eta zabaltzea, Bakardadeen Behatokiaren (SIA) eta horrekin lotutako beste komunikazio-espazio batzuen bidez.
  6. Estrategiaren ikuspegi etikoa bermatzea, jardunbide arduratsuak sustatuz.
  7. Ebaluazioa: Proiektuak eta inpaktua ebaluatzeko sistema bat eskaintzea.
  8. Bakardadeari buruzko herritarren kontsultak kudeatzea eta bideratzea.

Hariak HUBek babestutako proiektuak

2025/03/06

Oihartzuna proiektu esperimentala Giza Eskubideak Eszenara – Derechos Humanos a Escena gure lan ildoan txertatzen da (zortzi ikuskizun, bi dokumental eta erakusketa ugari 2016tik gaur arte). Proiektu horren metodologia bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak, eta kultur sorkuntza kolaboratiboa eta hori jendaurrean erakustea, erantzun gabeko premia sozialak eraldatzeko eta asetzeko tresna gisa.

Donostia Ibilbidea 102, pabellón 2 20115 - Astigarraga

2025/02/28

Gizarte-zerbitzuen eremutik ulertzen dugu esku-hartzea zaintza emozionalean, gizartean arazo gisa interpretatutako egoerek sarritan inpaktu emozionala baitute, eta, beraz, gizarte-zerbitzuetan egiten den esku-hartzeetako batek zaintza emozional horren ikuspegia du. Horregatik, esku-hartze hori haurrekin, gazteekin, helduekin eta adinekoekin egiten da, prebentzioaren eremutik, zaintza-ekosistema baten bidez.

20730, Azpeitia

2025/03/04

Programaren helburu nagusia udalerrian bizi diren adineko pertsonei nahi ez den bakardadean egotea eta etxean nolabaiteko laguntza jasotzea, Etxeko Laguntza Zerbitzua, erantzuna emango duen eta lagunduko duen prebentzio eta laguntza zerbitzua garapen autonomoa eta gizarteratzea hobetzeko. Beti arreta begirada batetik pertsonarengan zentratua, lurraldekatua eta oinarri komunitariokoa.

C/ Iparragirre, 20, 20700 Urretxu

2025/03/04

Proiektu honen xedea orain arte Hondarribin adinekoen errealitatearen azterketari egindako lanketari jarraiki, hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Hondarribiko adinekoen hauskortasun egoerek ekartzen dituzten ondorioak garaiz detektatu eta ekiditea da; aldi berean, egoera hau pairatzen duten pertsonentzako ere esku-hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu bat eskainiz. Eredu berritzaile honek gizarte-zaintzako kultura partekatua bultzatzen du, berrikuntzan eta parte-hartzean oinarrituta, begirada pertsonengan zentratutako arretan jarriz.

Kale Nagusia 20, 20280 Hondarribia

2025/03/06

Argi dago nahigabeko bakardadeak eta buru osasunak lotura zuzena dutela. Eta argi dago elkar elikatzen direla. Nahigabeko bakardadeak sortzen duen isolamendu sentsazioa (edo isolamendu sozial objektiboa), buru osasuneko patologia desberdinen oinarrian dago kasu askotan. Eta aldi berean, buru osasuneko arazoek, gizartearekiko deskoneksio prozesuak elikatzen dituzte. Beraz, nahigabeko bakardadeak eta buru osasuneko arazoak elkar elikatzen dira, eta elkarri eragiten diote, egoera honetan bizi diren pertsonen egoera larriagotuz. 

Errepide nazionala 1, 24. 4.b, 20250 Legorreta

2025/03/05

Zestoako Zaintza Sarearen plan estrategikoa indarrean da 2023. urtetik. Liburu Zuriaren gomendioekin erabat lerrokatuta, "Gizarte Politiketan arreta, zaintzak eta laguntzak ulertzeko modu berri bat hedatu" da planaren helburu nagusia, eta 5 lan ildoetan banatzen da. Bigarrengo lan ildoa "Nahi ez den bakardadeari aurre egin" izanik, "Kaixo Adiskide!" trakzio-proiektua lantzeko helburua ezarri dugu lan ildo honen garapenerako.

Foru plaza, 1, 20740 Zestoa

2025/03/06

Hiru Hari eragin sozial handiko proiektu berritzailea da, udal administrazio publikoaren (Errenteriako Udala), EAEko unibertsitatearen (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea) eta hirugarren sektorearen (Lotura Giza Garapena) arteko lankidetza izaerakoa, gure gizarteko pertsona behartsuenentzat nahi ez diren bakardade esperientziei heltzeko, bakardade horiei erantzun berriak esperimentatu nahi baitizkie, arreta integral eta holistikoaren ikuspegitik (eremu fisikoa, psikologiko-emozionala, soziala eta komunitarioa), ingurune errealetan.

Pasai San Pedro etorbidea 19, 8. bulegoa, 20017 Donostia

2024/07/04

Etxebizitza gehienak familia-nukleo konbentzional baterako pentsatu eta diseinatzen dira, eta badirudi ez direla aldatzen pertsonaren bizi-zikloan zehar. Etxebizitzak ez dira sortzen hainbat pertsona-profiletara eta bizitzako etapa desberdinetara egokitzeko irizpideen arabera. Etxebizitza gehienak ez daude pentsatuta adineko pertsonek beren etxebizitzan zahartu ahal izateko, autonomiaz. Are gehiago, badira barne-giro goibel eta ezerosoak sor ditzaketen etxebizitzak, bertan bizi direnen bakardade-sentsazioa are gehiago areagotzen dituztenak.

Oñati plaza 2, 20018 Donostia

2025/03/06

Usurbilen zaintzaren esparruan egindako lanketari jarraiki, hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Usurbilgo herritarrengan hauskortasun egoerek ekartzen dituzten ondorioak garaiz detektatu eta ekiditea da, aldi berean, egoera hau pairatzen duten pertsonentzako ere esku-hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu bat eskainiz. Egitasmo hau Usurbilgo herriak pandemia aurretik habian jarri zuen zaintza eredu berri baten eraikuntza kolektiborako bideari jarraipena ematera dator. 

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g - 20170 Usurbil

2025/03/06

Proiektu honek ikerketa integral eta aplikatua proposatzen du, zahartzaroko bakardadea Gipuzkoako emakumeen eta gizonen artean modu bereizian nola agertzen den aztertzeko, behar partikularrak identifikatzeko eta politika eta zerbitzu egokituak garatzeko. Ikerketa hipotesi giltzarrietan oinarritzen da. Hipotesi horien arabera, adineko emakumeek, bizi itxaropen handiagoa dutelako, alarguntza probabilitate handiagoa dutelako eta bizitza sozialean eta lan bizitzan parte hartze txikiagoa dutelako, bakardade sakonagoari eta behar espezifikoei aurre egin behar diete.

Goiru kalea, Nº 1, 02 20500, Arrasate

2025/03/05

Gaur egungo gizarte-testuinguruak aldaketa sakona eragin du pertsonen arteko harremanetan. Bakardadeek osasunaren eta ongizatearen inguruan duten eraginari buruz metatutako ebidentziek fenomeno hori hainbat Administrazio Publikoren estrategien foku bihurtu dute, hala nola Hariak, Gipuzkoak bakardadeen aurrean duen estrategia (2022-2026). Zehazki, Debagoiena eskualdean ekosistema bat eraiki nahi da, inguruko eragileak lerrokatzeko, dinamizatzeko eta koordinatzeko, eta, horrela, ingurunean bizi diren pertsonen bakardadeei aurre egitea ahalbidetuko duen gobernantza bat garatzeko.

Herriko plaza nagusia 1, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

2025/03/06

Donostia Ospitaleko Susperraldi Unitatean ospitaleratuta dauden pertsonek nahi ez duten bakardadean eta isolamendu sozialean bizi duten egoerari emango dion erantzunetako bat da ospitaleratuta dauden bitartean aurrez aurreko laguntza ematea. Laguntza horrek laguntza funtzionala ez ezik, psikologikoa eta emozionala ere ekarriko du, hau da, espazio erlazional bakarra eta elkarrekikoa sortuz (biek ematen dute), horizontala, konfiantzazkoa eta elkarrekiko errekonozimenduzkoa, nahi gabeko bakardadearen sentimenduak arintzeko.

Arrasate 25, 2. esk. 20005 Donostia