2025/03/06
Argi dago nahigabeko bakardadeak eta buru osasunak lotura zuzena dutela. Eta argi dago elkar elikatzen direla. Nahigabeko bakardadeak sortzen duen isolamendu sentsazioa (edo isolamendu sozial objektiboa), buru osasuneko patologia desberdinen oinarrian dago kasu askotan. Eta aldi berean, buru osasuneko arazoek, gizartearekiko deskoneksio prozesuak elikatzen dituzte. Beraz, nahigabeko bakardadeak eta buru osasuneko arazoak elkar elikatzen dira, eta elkarri eragiten diote, egoera honetan bizi diren pertsonen egoera larriagotuz. Hau honela gure ikuspuntutik, ezin zaio gai bati heldu besteari arreta eskaini gabe, kate beraren bi kate begi baitira.
Errepide nazionala 1, 24. 4.b, 20250 Legorreta