Zer da bakardadea?

Bakardadea, askotan, pertsonek nahi dituzten harremanen kantitatearen eta kalitatearen eta benetan dituzten harremanen arteko aldea da. Harremanen kalitateak zerikusia du hurbilekoak, ohikoak eta fidagarriak direnekin, eta harreman hauek elkarren artean trukatzen badira.

Hitz dezagun "bakardedeez" pluralean

Bakardade-esperientzia asko eta desberdinak daude, intimoagoak, ez hain intimoak, larriagoak, ez hain larriak, desiratuagoak, ez hain desiratuak. Horregatik, Hariak Estrategiak ez du bakardadeaz hitz egiten singularrean, baizik eta bakardadeez pluralean. Ikus ditzagun bakardade mota desberdinak:

Gainera, Hariak Estategiak hiru bakardade mota aipatzen ditu:

Responsive Image

Bakardade soziala

Pertsona batek beste pertsona batzuekin harreman gutxi edo bat ere ez duenean.
Responsive Image

Bakardade emozionala

Pertsona batek gertuko harreman esanguratsu gutxi edo bat ere ez duela sentitzen duenean, harreman horiek intimoak, afektiboak edo konfiantzazkoak direnean.
Responsive Image

Bakardade existentziala

Pertsona batek bere ingurune hurbilean duen asmoa edo eginkizuna, komunitateko kide izateko edo gizartean parte hartzeko duen zentzua galdu duela sentitzen duenean.

Bakardadeari buruzko mitoak eta errealitateak

Mitoa/Uste faltsua

Pertsona bat bakarrik bizi bada, bakarrik sentitzen da.

Errealitatea

Pertsona bat bakarrik bizi daiteke eta ez bakarrik sentitu.

Mitoa/Uste faltsua

Bakardadea eta isolamendua gauza bera dira. Pertsona batek harremanik ez badu, bakarrik sentitzen da.

Errealitatea

Harreman sozialik ez izateak ez du beti esan nahi bakardadea sentitzen denik, eta pertsona bat bakarrik sentitu daiteke, lagunduta egon arren.

Mitoa/Uste faltsua

Adineko ia pertsona guztiak bakarrik sentitzen dira.

Errealitatea

Adineko pertsona batek ez du zertan bakarrik sentitun behar, baina ohikoago izaten da pertsona maiteen galerari aurre egitea, bakarrik bizitzea edo harreman sozial gutxiago izatea, eta horrek sentimendu hori sor dezake.

Mitoa/Uste faltsua

Bakardadeak pertsona-talde jakin batzuei bakarrik eragiten die.

Errealitatea

Bakardadeak edonori eragin diezaioke.

Mitoa/Uste faltsua

Bakardade sentimenduak bakarrik agertzen dira pertsona batek momentu konkretu  batean gertatzen ari zaionarengatik.

Errealitatea

Bakardade-sentimenduak lotuta egon daitezke pertsona batek bere bizitzan zehar bizi izan duenarekin.

Mitoa/Uste faltsua

Pertsona guztiek bakardade mota bera dute.

Errealitatea

Bakardade-esperientzia bakoitza bakarra eta pertsonala da.

Mitoa/Uste faltsua

Pertsona bakoitzak bakardade mota bat esperimentatu dezake.

Errealitatea

Pertsona berak bakardadearen forma, mota eta alderdi desberdinak esperimentatu ditzake.

Mitoa/Uste faltsua

Bakardadea zerbait negatiboa da beti.

Errealitatea

Bakardadea ez da beti txarra, bakardadeaz goza edo ikas daiteke.

Mitoa/Uste faltsua

Sentimenduak edo bakardade-egoerak beti berdin geratzen dira.

Errealitatea

Sentimenduak edo bakardade-egoerak denborarekin alda daitezke.

Bakardadea, ziur aski, pertsona, adin eta giza komunitate guztien ibilbidean aurkituko dugun egoera bat da.