Zertarako eta norentzat

Hariak honetarako sortu da...

  • Bakardadeari buruz argi eta garbi hitz egiteko, elkarrekin hobeto ulertzeko.

  • Pertsonak elkarren artean gehiago konekta daitezen errazteko, Gipuzkoan harremanak garrantzitsuak eta sendoak izan daitezen.

  • Konektatuago dauden auzoak eraikitzeko, bizikidetza eta elkarrekiko laguntza lehentasunezkoak izan daitezen.

  • Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko, baina herritar guztiak kontuan hartuta.

  • Gure bizitzako bakardade-uneak ezagutzen lagunduko diguten istorioak kontatzeko, eta nola goza, prebenitu edo aurre egin diezaiekegun.

  • Babes-, zaintza- eta komunitate-sareak sortzeko.

  • Gipuzkoan bakardadeei aurre egiteko Hariak sarea garatzeko, erakundeak, pertsonak eta komunitateak dinamismoz inplikatuz.

Responsive Image
Hauek dira Hariak Estrategiak aurre egin behar dizkien erronketako batzuk. Erronkei heltzeko, Adinberri Fundazioak (Gipuzkoako Foru Aldundia) uste du garrantzitsuak direla hainbat erakunderen lankidetza, boluntariotza eta Gipuzkoako herritarren parte-hartzea.