Hariak-en helmuga

Nolako lurraldea irudikatzen du Hariak strategiak?
Harremanetarako lurralde bat eta Gipuzkoa eta Euskadi elkartuago bat... 
….non pertsonek beste pertsona batzuen babesa duten, non bakardade-egoerak saihesteko, aurre egiteko edo laguntzeko beharrezko jarduketak eta tresnak dituzun lurralde bat.
… non administrazio publikoek, hirugarren sektoreko erakundeek, enpresek, ikasketa-zentroek eta herritarrek modu kolaboratibo eta parte-hartzaile batean lan egiten duten bakardadeei aurre egiteko lurralde bat.
…non ezagutza erabiltzen den, non ikerketek bakardadeari aurre egiteko iradokizunak egiten dituzten lurralde bat.

Zein da Hariak Estrategiaren proposamena?

Gipuzkoan eta Euskadin baldintzak sortzea, pertsonek...
... trebetasun eta baliabide pertsonal gehiago izan ditzaten.
... lotura afektibo, sozial eta komunitarioak izan ditzaten.
... gehiago parte har dezaten eta gizartean integratuago senti daitezen.
...pertsonek, bakardadearen aurrean, nola maneiatu erabaki dezaten: behar bezala bizi, aldatu edo saihestu.