Balioak

Balioak ideia eta uste sendoak dira, eta horrek gidatzen gaitu jokaeretan edo erabakiak hartzeko moduan. Hariak Estrategiaren balioak…
1
Pertsonak bakarrik senti daitezen saihestea eta laguntza eskaintzea gertatu aurretik. Pertsonak bakarrik sentituz gero, laguntza ematea egoerak okerrera egin ez dezan(Prebentzioa)
2
Pertsona guztiek baliabide eta aukera berberak izan ditzaten erraztea, diskriminaziorik gabe. (Berdintasuna eta ekitatea)
3
Pertsona bakoitzaren bizitza-proiektuetara eta beharretara egokitzea, erabakiak hartzeko duen gaitasuna errespetatuz. (Pertsonalizazioa)
4

Pertsonen aniztasuna balioestea (adinaren, jatorriaren, generoaren, sinesmenen, gaitasun fisikoen arabera), eta desberdintasun guzti hauek garrantzia dutela ulertzea. (Aniztasuna eta intersekzionalitatea).

5

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bilatzea. Arreta berezia jartzea zaintza-ardurak banatzeko moduari, historikoki emakumeek izan baitituzte ardura gehien.

6

Pertsona guztiak komunitatearen parte senti daitezen eta parte har dezaten bilatzea. Ulertu zergatik geratzen diren pertsona batzuk kanpoan eta elkartzen laguntzea. Leku desberdinetan laguntzea, hala nola eskolan, ospitaleetan edo etxeetan, inor aparte senti ez dadin. (Gizarteratzea eta parte-hartzea)

7

Pertsonak beren komunitateetan batu eta elkarrekin lan egin dezaten erraztea.
Eta horretarako, zer da garrantzitsua? (Ikuspegi komunitarioa eta komunitateko kide izatea)

  • Pertsonei laguntza eskaintzea hurbileko lekuetan, leku espezifikoetan eta beraientzat garrantzitsuak diren lekuetan.

  • Komunitateak lagunkoiak eta irekiak izatea eta pertsona guztiak ongi etorriak sentitzea.

  • Pertsonak elkarren artean konektatuta sentitzea eta beraientzat garrantzitsuak diren harremanak izatea.

  • Pertsonak bizi diren komunitateko hainbat saretan parte hartzera eta elkartzera animatzea.

  • Komunitateak eta hauek osatzen dituzten erakundeak indartzea.