Eragileen atxikimendua

Erakunde (Udalak ea.), entitate, elkarte, enpresa edo bestelako eragilea naiz eta HARIAK Estrategiara atxikitu nahi dut.

Zer egin behar dut nire erakundeak estrategiarekin bat egiteko?

Beheko formularioa bete eta erreferentziazko eta harremanetarako pertsona bat izendatu beharko duzu. Informazioa jaso eta aztertu ondoren, mezu bat jasoko duzu (sinatu beharreko adierazpenarekin) eta era berean zurekin harremanetan jarriko gara beharrezko argibide guztiak emateko.

Zer eskainiko dio nire erakundeari Hariak estrategiak?

Bakardade egoerei aurre egiteko marko teorikoa eta ezagutza arloa, prebentzio era eskuhartze ekimenak burutzeari begira (informazio buletina, laguntza teknikoa, gidak, eskuliburuak, …), eta esperientzia konkretuak ezagutzeko aukera. Era berean Gipuzkoan arlo honetan lanean diharduten erakunde eta entitateekin harremana eta proiektu berritzaileetan parte hartzeko aukera.

Zer eskatuko dio nire erakundeari Hariak estrategiarekin bat egiteak?


Hariak estrategiak proposatzen duen markoarekin bat egin. Zure herrian bakardadeari aurre egiteko egiten dituzun egitasmoen berri eman sarean, zuk duzun ezagutza eta esperientzia beste eragileekin partekatuz eta Hariak-en deialdietan eta topaketetan parte hartzea.

Bat egin nahi dut

Eskualdea
Udalerria

Lege-oharra
Inprimaki honetako izena emateko eskaera kudeatzeko soilik erabiliko dira emandako datuak. ADINBERRIren ardurapeko tratamenduan sartuko dira, eta ez zaizkie inolaz ere hirugarren pertsonei lagako, ukitutako pertsonaren baimena izan ezean edo lege aplikagarriak baimendu ezean. Erabiltzaileak baimena ematen du emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua egiteko, eta eskuratutako datuak egiazkoak izatearen erantzule da. ADINBERRIk eskubidea izango du datu faltsuak ematen dituen pertsona oro tratamendutik kanpo uzteko, eta, behar bada, beste ekintza batzuk egiteko.