Zer jardukera mota aurreikusten ditu Aldaketaren teoriak prebentzio-maila bakoitzerako?

1
Pertsonek bizi, zeharkatu eta erabiltzen duten espazio fisikoa egituratzeko edo eraldatzeko jardukerak (etxebizitza eta hirigintza).
Etxelagun. Etxebizitzak eraldatzeko eredua, bakardadeak arintzeko eta adinekoen autonomia handitzeko. Ikusi gehiago.

KalelagunKanpoko espazio publikoak eraldatzeko eredua, bakardadeak arintzeko eta adinekoen ongizatea eta autonomia areagotzeko. Ikusi gehiago.
2
Pertsonen balioak, sinesmenak, jarrerak, ideiak eta portaerak aldatzen dituzten komunikazio-, sentsibilizazio- edo mobilizazio-jardukerak.
Debagoiena ehuntzen. Aukeratzen ez diren bakardadeei aurre egiteko, inguruko eragileak koordinatzea eta dinamizatzea helburu duen proiektua. Ikusi gehiago.
3
Aisialdiko-jarduera eskaintza-jardukerak.
Hariak Kantuz. "HARIAK KANTUZ", Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak (Easo Abesbatzaren koordinaziopean) Adinberri Fundazioarekin batera bultzatutako ekimena. Ikusi gehiago.

AuzoEKIN. Adineko pertsona erdigunean jarrita eta esku-hartze sozio hezitzaile baten bitzartez, ongizatea helburu duen zaintza komunitarioa. Ikusi gehiago.
4
Boluntariotza eta asoziazionismoa sustatzeko jardukerak.
Pazienteekin eta haien zaintzaile nagusiekin nahi ez diren bakardade eta/edo isolamendu sozialeko egoerei aurre egiteko proiektu pilotua. Ikusi gehiago.
5
Bizikidetza-dinamikak eta lankidetza komunitarioak sortzera bideratutako jardukerak.
Urretxun zaintzen. Nahigabeko bakardadea ezagutu, landu eta aurre egiteko udal programa.  Ikusi gehiago

Usurbilgo zaintza sare komunitarioa: esku-hartze sozio-hezitaile eta komunitarioko zerbitzua.  Ikusi gehiago
6
Auzo-komunitateak dinamizatzeko jardukerak (atarietan, finketan edo antzekoetan).
Nahigabeko bakardadeak eta buru osasuna, herritarrak sentsibilizatu eta hezteko helburua duen ekimena.  Ikusi gehiago

Oihartzuna, kultur sorkuntza kolaboratiboa eta jendaurrean erakustea, erantzun gabeko gizarte-premiak eraldatzeko eta asetzeko tresna gisa.  Ikusi gehiago
7
Pertsonen bizi-proiektua, trantsizioak eta etorkizuna planifikatzeko laguntza-jardukerak.
Bakardadea zahartzaroan eta generoa: ikerketa proiektua. Ikusi gehiago
8
Prebenitzeko-jardukerak, arrakala digitalaren konponbidea eta komunikaziorako, harremanetarako eta sare sozialetarako teknologien erabilera sustatzea eta erraztea.
9
Sustapen jardukerak, etxebizitza berean bizikidetza errazteko edo laguntzeko jarduerak (ahal dela, belaunaldien artekoa) edo hainbat pertsonaren arteko bizileku-irtenbidea.
10
Egoitza-zerbitzuen erabiltzaileen desinstituzionalizazioa sustapen jardukerak eta zentro horietan pertsonarengan oinarritutako arreta martxan jartzeko jardukerak.
11
Prebentziorako gaitasunak eta harremanak garatzeko jardukerak edo norberaren bakardade-egoerari banaka heltzea.
Kaixo adiskide! Nahi ez den bakardadeari aurre egiteko herri proiektua. Ikusi gehiago.
12
Pertsonen bakardade-egoerak orekatzen, arintzen edo leuntzen dituzten konpainia-jardukerak.
​​​​​​​​​​​​​​Zaintza emozionalerako eredu berritzaileak tokiko administrazioen ikuspegitik AzpeitianIkusi gehiago.

Hiru Hari:
arreta integraleko programa, gizarte-bazterkeriako eta/edo etxegabetasuneko egoeran dauden pertsonen nahi gabeko bakardadearen aurrean. Ikusi gehiago.