Behatokia

Bakardadeak > Aisialdia eta parte-hartzea  /  Komunitatea, desinstituzionalizazioa eta bizikidetza  /  Berrikuntza eta teknologia
Kalelagun Proiektua
Esperientzia interesgarriak

Kanpoko espazio publikoak eraldatzeko ereduak, bakardadeak arintzeko eta adinekoen ongizatea eta autonomia handitzeko.

Berriak

Entre los 40 y los 60, con las insatisfacciones vitales al acecho, pueden aparecer las soledades no deseadas. Comprenderlas y combatirlas van de la mano

Una buena vida. El mayor estudio para responder a la pregunta más importante de todas: ¿Qué nos hace felices?
Waldinger, R., Schulz, R.
Jakintza-biltegia

Zein da bizitza on baten gakoa? Harvardeko unibertsitateak orain arte egindako azterketarik handiena jarri zuen abian duela zortzi hamarkada baina gehiago. Ehunka pertsonen bizitza jarraitu ondoren, konturatu ziren zoriontasunaren sekretua ez zegoela gure osasun fisiko edo ekonomikoan, harreman pertsonaletan baizik. Liburu honek azterlan horren ondorioak emango dizkigu.

Loneliness and social exclusion among older europeans before and during the COVID-19 pandemic
Bakardadeak > Ezagutza eta sensibilizazioa  /  Ekitatea eta ongizatea
Loneliness and social exclusion among older europeans before and during the COVID-19 pandemic
Arpini, B.
Jakintza-biltegia

2009. urtean abiarazitako "Más Años, Mejores Vidas" (JPI-MYBL) Baterako Programazio Ekimenak EBko eta EBtik kanpoko hainbat herrialde bildu zituen, ikerketa-esparru komun bat sortzeko, herrialde parte-hartzaileen ikerketa-programak hobeto koordinatu, harmonizatu eta sinkronizatzeko. Ekimen horrek aldaketa demografikoaren gaia du hizpide, eta, azken buruan, liburu hau ekoiztea ekarri du.

Estudio sobre juventud y soledad no deseada en España
Bakardadeak > Ezagutza eta sensibilizazioa
Estudio sobre juventud y soledad no deseada en España
Jakintza-biltegia

Txosten honen helburua da 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean nahi ez den bakardadeak Espainian duen eragina identifikatzea, kausa edo korrelazio posibleak aztertuz. Gai horri buruz orain arte gure herrialdean egin den lehen azterlana da.

Informe C: Envejecimiento y bienestar
Bakardadeak > Ekitatea eta ongizatea
Informe C: Envejecimiento y bienestar
Jakintza-biltegia

Espainia adineko pertsona gehien dituen Europako laugarren herrialdea da. Gaur egun, espainiarren % 20,1ek 65 urte baino gehiago ditu, eta datozen 20 urteetan proportzio hori handitzea espero da, baby boomeko kideak adin horretara iristen direnean.

Bizitza luzea lorpena eta aukera da, baina erronka ere bada. Maila pertsonalean, adinekoek autonomia pertsonala galtzea, nahi ez duten bakardadea edo eten digitala bezalako zailtasunei aurre egin behar diete. Gizartearentzat ere erronka bat da; izan ere, zahartzeak erretiro-pentsioak handitzea eta osasun-sistemak eta gizarte-zerbitzuak gehiago erabiltzea dakar, eta horien ahuleziek agerian utzi zuten pandemia berria. Helburua ez da bakarrik urte gehiago bizitzea, baizik eta osasunarekin eta ongizatearekin bizitzea.

Soledades no deseadas en pacientes oncológicos. Más allá de la soledad no deseada
Observatorio del Cáncer de la AECC
Jakintza-biltegia

Minbiziaren Behatokiak, INDAGA Coop. eta IPSOS Curation erakundeekin lankidetzan, Espainiako paziente onkologikoen nahi gabeko bakardadeei buruzko azterlanaren esparruan egindako bi ikerketen ikaskuntzak laburbiltzen ditu txosten honek.

Silver empowerment. Fostering strengths and connections for an age-friendly society
Jakintza-biltegia

Liburu honek praktikan adinekoen ahalduntzea sustatzeko hainbat modu aztertzen ditu. Lanaren idazketan hainbat diziplinatako akademikoek parte hartu dute (psikologia, soziologia eta ekonomia, besteak beste), eta horietako bakoitzak esperientzia espezifikoa du adinekoentzako gizarte-arretan eta politiketan. Horrela, ahalduntzeko prozesu indibidual, sozial eta estrukturaletan zentratzen dira, eta, aldi berean, erresilientzia, bakardadea, zaintza formalaren eta informalaren arteko elkarrekintza eta adineko pertsonak ikerketan eta zaintzan sartzea bezalako gai sorta zabala lantzen dute.