Aurkezpena

Aldundiak eta Adinberri Fundazioak Gipuzkoako gizartearekin partekartzen dute bakardadeen aurreko estrategia: Hariak

Maite Peña eta Rakel San Sebastian

Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundia eta Adinberri Fundazioa aurkeztu dute Gipuzkoako barkadadearen aurkako Hariak estrategia, azken 2 urteetan erakunde publikoekin eta gizarte osoarekin lankidetzan egindako parte-hartze prozesu biziaren emaitza. Estrategia hau Etorkizuna Eraikiz ekimenaren eta Gipuzkoa 2020 agendaren barruan kokatzen da. Etorkizuneko politika publikoak modu partekatuan eraikitzea eta Gipuzkoa zainketen abangoardian kokatzea da ekimen honen helburua.

Maite Peña, gizarte-politikako foru-diputatua, eta Adinberriko zuzendaria, Rakel San Sebastian, estrategiaren edukiak desengranatzeaz arduratu dira. Gizarte eta komunitateko loturak sendotuz, ibilbide-orri bat ezartzen du Gikupozkoa osoan bakardadeari ekiteko eta herritar guztiei gonbidatu die estrategiarekin bat egiteko. “Gida gisa funtzionatzen duen tresna da, nahi ez diren bakardadeen aurkako jarduera zehatzak konprometitu eta zehazteko asmoz”, azaldu du Maite Peñak. Bestalde, hiru helburu dituela zehaztu du: “Bakardadeei buruzko elkarrizketa publikoa eraikitzea, pertsonen arteko loturak eta harremanak sendotzea eta bakardade-egoerak sahiesten eta gainditzen laguntzea. Azken finean, pertsonen bizitza hobetu nahi dugu eta sare bat eratu lankidetzan jarduteko, kudeatzeko eta gobernatzeko”.

Adinberriko zuzendariak, berriz, Gipuzkoako eskualde bakoitzean egingo diren 10 topaketak zehaztu ditu. Lehena maiatzaren 24an izango da, Legazpin, 16:30etik aurrera, Plazan, eta 19:00etatik aurrera, Latxartegi zineman, nahiz eta arratsalde osoan adin guztietarako jarduerak egongo diren plazan bertan. Rakel San Sebastianek adierazi duenez, “egindako lana itzuli nahi diegu ekarpenak egin dituzten guztiei eta herritar guztiak animatu nahi ditugu, guztion artean nahi ez ditugun bardade-egoerak sahiestu eta gaindi ditzagun”.

San Sebastian zehaztu du estrategiak 12 esku-hartze maila aurreikusten dituela eta banatzen dituela prebentzio unibertsal batean, espazio publikoen eraldaketekin, sentsibilazioa, aisialdiko jarduerak eta boluntariotza; prebentzio selektibo batean, elkarbizitza- dinamikak sortuz, auzo-komunitateak dinamizatuz eta eten digitala murriztuz; eta prebentzio bat egokituta etxeko laguntzei eta lagun egiteko jarduerei esker, besteak beste”.

Adinberriko zuzendariak atxikipen-dekalogoa zertan datzan ere azaldu du, Hariak Estrategian parte hartu nahi duten herritar guztiek bat egin dezaten. “Nahi ez diren bardadeei aurre egiteko tresnak jarri nahi dira Gipuzkoako eragileen eskura. Dekalogoak hiritarrengandik lortu nahi ditugun balioak biltzen ditu.”

Maite Peñak esan duenez, “eragile guztiok sentitu behar dugu interpelatuta bakardadeei aurre egiteko. Bakardadea sahiesteko lanean ari diren proiektu batzuk daude, baina ez dira jabetzen haietaz. Horrelako ekimenek radar gisa balio nahi dute, proiektuek lotura komun bat izan dezaten guztion artean”.

Hariak Gipuzkoako 10 udalerritara joango da datozen asteetan:

  • Legazpin, maiatzak 24
  • Eibarren, maiatzak 31
  • Arrasaten, ekainak 3
  • Tolosan, ekainak 7
  • Irun, ekainak 9
  • Zarautzen, ekainak 14
  • Beasainen, ekainak 16
  • Pasaian, ekainak 21
  • Urnietan, ekainak 28
  • Donostian, ekainak 6

“Hariak gida gisa dabil, eta nahi ez diren bakardadeen aurrean konpromisoa hartu eta ekintza zeatzak zehaztu nahi ditu”

Maite Peña