Norbanakoen atxikimendua

Herritar bat naiz eta Bakardadeen aurreko HARIAK Dekalogoarekin bat egin nahi dut.

Hariak estrategiaren dekalogoarekin bat egiteak haren balioak eta ikuspegi humanista eta enpatikoa partekatzea dakar. Bestalde, konpromiso bat ere eskatzen du; alegia, bakardade-egoerei aurrea hartzen eta pertsonen arteko loturak eta harremanak indartzen lagunduko duten jokabideak hartzekoa.

1.

Bakardadeak batzuetan aukeratu egiten dira, beste batzuetan ez. Ulertu eta errespetatu egiten dut.

2.

Babesa eta enpatia. Bakarrik sentitzen den pertsona bakoitza axola zait. Bakardadeak gure gizartearen osasun morala ere islatzen du.

3.

Bakardadea emozio bat da. Denok sumatzen dugu bakardadea. Horren jakitun izanik eraikitzen dut nire bizitza-proiektua. Baditut hari aurre egiteko tresnak.

4.

Elkarren beharra dugu. Harremanak sortu, indartu eta zaintzen ditut. Elkarren mendekotasuna aukeratzen dut indibidualismoaren aurrean.

5.

Elkar zaintzen dugu, elkarren euskarri gara. Familia, komunitatea eta zaintza, funtsezkoak bakardadeei aurre egiteko.

6.

Auzokidea naiz, bizilagunak gara, komunitate bereko kide. Maitasunean, aintzatespenean eta kide izatean oinarritutako gizarte-loturak sustatzen ditut.

7.

Egunerokoaren txikitasunetik, harremanak eta loturak sustatzen ditut. Begikotasunean eta elkarri laguntzean funtsatutako harremanak sustatzen ditut, egunerokotasunetik.

8.

Parte hartzen dut, hiritarra naiz eta konpromisoa azaltzen dut. Komunitate bereko kide gara. Konprometitu egiten naiz eta parte hartzen dut.

9.

Ez dut inor atzean geratzerik nahi. Duintasuna, etika eta humanitatea. Denok lekua dugun gizarte inklusibo baten ardatzak.

10.

Konpromisoa hartzen dut: nik ere bizikidetza-hariak ehuntzen ditut. Bizitza besteekin elkartzea delako, bakardadearen aurrean elkarbizitza-hariak ehuteko konpromisoa hartzen dut.

Bat egin nahi dut


Lege-oharra
Inprimaki honetako izena emateko eskaera kudeatzeko soilik erabiliko dira emandako datuak. ADINBERRIren ardurapeko tratamenduan sartuko dira, eta ez zaizkie inolaz ere hirugarren pertsonei lagako, ukitutako pertsonaren baimena izan ezean edo lege aplikagarriak baimendu ezean. Erabiltzaileak baimena ematen du emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua egiteko, eta eskuratutako datuak egiazkoak izatearen erantzule da. ADINBERRIk eskubidea izango du datu faltsuak ematen dituen pertsona oro tratamendutik kanpo uzteko, eta, behar bada, beste ekintza batzuk egiteko.