Adinberri

Zer da Adinberri?

ADINBERRI Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko gizartearen tresna bat da, zeinaren bidez estrategikoki sustatzen baita bizitza-luzeraren iraultzaren (eta loturiko hainbat fenomenoren) eta horren erronka eta aukeraren azterketa eta lanketa berritzailea; guztia ere alderdi sozial, soziosanitario eta ekonomiko batetik. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortu den erreferentziazko zentroa da.

ADINBERRIren misioa da aurrea hartzetik eta berrikuntzatik bizitza-luzera berriaren erronkei heltzea, batez ere hauskortasuna eta mendekotasuna prebenitzeko, zentzudun eta esanahidun zahartze aktibo osasungarriaren bidez, bizitza bete bat izateko. Fundazioak Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Aldundiaren jarduera osatzen du, 55 urtetik gorako pertsonen ongizatea hobetzera eta aukera ekonomikoak eta enplegukoak sortzera bultzatuz eragileak, gobernantza publiko-pribatu-komunitario baten bidez.
 

Horren ikuspegia da Gipuzkoa bizitza osasungarriko urteak irabazteko erreferentziazko lurralde bihurtzea, administrazio publikoen, ezagutza-eragileen, enpresa-sistemaren, hirugarren sektoreko erakundeen eta gizartearen arteko gobernantza kolaboratiboan oinarrituta, eta, aldi berean, erreferentziazko zentroko eta horri lotutako berrikuntza-unitateetako (adibidez, balizko berrikuntza-guneko) ezagutza eta berrikuntza bultzatzea.

Gaur egun, 2024-2027 aldirako Berrikuntza Agenda Estrategiko berria du fundazioak, eragileen ekosistemarekin batera eraikitako ibilbide-orria; izan ere, horiek taldean aritzen dira zahartzeari lotutako erronka nagusiei eta gero eta bizitza luzeagoko gizarte honi erantzuteko. Elkarrekin, adin guztietarako gizartea eraikitzen dugu, belaunaldien arteko begiradatik.

Responsive Image
Responsive Image

Testuinguru horretan, pertsonak eta, oro har, gizartea prestatzera bideratutako politiketan funtsezko faktorea da prebentzio-ikuspegia, bizitza luzeko gizarte bati aurre egiteko eta hauskortasunaren eta mendekotasunaren agerpena atzeratzeko eta moteltzeko. Ekintza soziosanitarioko eremu horretan —beste politika batzuek ere (osasun publikoko politikek, adibidez) zeregin garrantzitsua dute—, ADINBERRIk lehentasunez bideratu nahi du BAE hau, bere eremu instituzionalari balio espezifiko eta bereizgarria emateko, bere agenda egituratzen duten proiektu eragileen garapenaren bidez, eta beti ekintzara bideratutako berrikuntzatik eta elkarlaneko gobernantzatik.
 

Fundazioa eta haren agenda operatiboa bat datoz, argi eta garbi, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren politikekin:

  •  Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 Plan Estrategikoa.
  •  1.1. helburua zabaltzeko koordinatzailea.
  •  Gizarte Politiketako Departamentuaren 20>30 agenda.
  •  Erreferentea, jarduera batzuk zabaltzeko. 
  •  Adinekoekiko 2021-2024 Euskal Estrategia. 
  • ZTBP 2030en zeharkako ekimen eragilea: zahartze osasungarria. 
  • Euskadiko 2030 Osasun Plana.
  • Enpleguaren Euskal Estrategia 2030.