– «Istorioak ehunduz» erakusketa bankuetan. Kanpainaren azalpena, dekalogoa osatzen duten 10 esaldiak eta azken lema jasoko dituzte 10 bankuk.
16:30. Bankuotan 5 lantegi egingo dira: amets-harrapatzaileak, ehungailu txikiak, mandalak, mugikorrak eta munstro dibertigarri batzuk…, guztiak ere hariz.
– Egun osoan. Bankuen ondoan, informazio-gune bat jarriko da, bertaratzen direnek estrategia ezagutu eta bat egiteko dokumentua sinatzerik izan dezaten. Parte-hartzaileei txapa bana emango zaie, Hariak-ekoa dela erakusteko.
– Elkarlaneko eskultura. Puntu berean, herritarrek hilorama bat sortzeko aukera izango dute —artista batek dinamizatuta—, eta Hariak ekimenarekin bat egitearen erakusgarria izango da. Hariak emango dira, eta non kokatu behar diren azaldu.
– 18:00. Bankuetatik hurbil, horretarako prestatutako eremu batean, musikari batek bakardadea simulatzeko hainbat pieza interpretatuko ditu harpaz, eta entzuleak elkarrizketa publikora eramango ditu.
– 19:00. Topic Museoan izango da elkarrizketa publikoa, eta udaleko, aldundiko eta Adinberriko agintariek estrategia azalduko dute. Parte-hartzaileak izango dira: Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea, Rakel San Sebastián, Adinberriko zuzendari nagusia eta Ainhoa Becerra, Adinberriko Berrikuntza arduraduna. Ekitaldia amaitzeko, eskualdeko Hodeirtz Abesbatza -Óscar Rodríguez zuzendaria- eta Eresargi Txiki -Klara Mendizabal zuzendaria- arituko dira.
Jardunaldian parte hartu nahi baduzu, izena eman dohainik, aldez aurretik lehentasuneko herria hautatuta.