Donostia

Programa

«Istorioak ehunduz» erakusketa bankuetan. Kanpainaren azalpena, dekalogoa osatzen duten 10 esaldiak eta azken lema jasoko dituzte 10 bankuk.

16:30. Bankuotan 5 lantegi egingo dira: amets-harrapatzaileak, ehungailu txikiak, mandalak, mugikorrak eta munstro dibertigarri batzuk…, guztiak ere hariz.

Egun osoan. Bankuen ondoan, informazio-gune bat jarriko da, bertaratzen direnek estrategia ezagutu eta bat egiteko dokumentua sinatzerik izan dezaten. Parte-hartzaileei txapa bana emango zaie, Hariak-ekoa dela erakusteko.

– Elkarlaneko eskultura. Puntu berean, herritarrek hilorama bat sortzeko aukera izango dute —artista batek dinamizatuta—, eta Hariak ekimenarekin bat egitearen erakusgarria izango da. Hariak emango dira, eta non kokatu behar diren azaldu.

18:00. Bankuetatik hurbil, horretarako prestatutako eremu batean, musikari batek bakardadea simulatzeko hainbat pieza interpretatuko ditu harpaz, eta entzuleak elkarrizketa publikora eramango ditu.

19:00. Udalbatza Aretoan izango da elkarrizketa publikoa, eta Eneko Goiak, Donostiako alkateak; Markel Olanok, Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak; Maite Peñak, Gizarte Politikako diputatuak; Rakel San Sebastianek, Adinberriko zuzendari nagusiak; Ainhoa Becerrak, Adinberriko Berrikuntza arduradunak; eta Aizpea Goenaga aktoreak estrategia azalduko dute.

Jardunaldian parte hartu nahi baduzu, izena eman dohainik, aldez aurretik lehentasuneko herria hautatuta.

Ondoren, Cum Júbilo eta Easo Gastetxo abesbatzek kontzertu txiki bat eskainiko dute. Berori amaitzeko, «Hariak» sinfonia interpretatuko dute, J. Elberdinen musikarekin eta Marta Garcíaren hitzekin ekimenerako berariaz sortutako lana. Jarraian, bertaratu direnak eta parte-hartzaileak lunch batean elkartuko dira, barrutiaren kanpoaldean.