- «Istorioak ehunduz» erakusketa bankuetan. Kanpainaren azalpena, dekalogoa osatzen duten 10 esaldiak eta azken lema jasoko dituzte 10 bankuk.
- 16:30. Bankuotan 5 lantegi egingo dira: amets-harrapatzaileak, ehungailu txikiak, mandalak, mugikorrak eta munstro dibertigarri batzuk…, guztiak ere hariz.
- Egun osoan. Bankuen ondoan, informazio-gune bat jarriko da, bertaratzen direnek estrategia ezagutu eta bat egiteko dokumentua sinatzerik izan dezaten. Parte-hartzaileei txapa bana emango zaie, Hariak-ekoa dela erakusteko.
- Elkarlaneko eskultura. Puntu berean, herritarrek hilorama bat sortzeko aukera izango dute —artista batek dinamizatuta—, eta Hariak ekimenarekin bat egitearen erakusgarria izango da. Hariak emango dira, eta non kokatu behar diren azaldu.
- 18:00. Bankuetatik hurbil, horretarako prestatutako eremu batean, musikari batek bakardadea simulatzeko hainbat pieza interpretatuko ditu harpaz, eta entzuleak elkarrizketa publikora eramango ditu.
- 19:00. Kulturaten izango da elkarrizketa publikoa, parte-hartzaileak izango dira: Maitane Muñoz, Arrasateko Gizarte Ongizateko zinegotzia, Rakel San Sebastián, Adinberriko zuzendari nagusia, Ainhoa Becerra, Adinberriko Berrikuntza arduraduna, eta Klara Badiola actorea. Ekitaldia amaitzeko, eskualdeko Arrasateko Gazte Abesbatza -Raquel Murgiondo zuzendaria- eta Oñatiko Ganbara Abesbatza -Aitor Biain zuzendaria- arituko dira.
Jardunaldian parte hartu nahi baduzu, izena eman dohainik, aldez aurretik lehentasuneko herria hautatuta