
- Promoter: Ayuntamiento de Urretxu, Servicios Sociales, Diputación Foral de Gipuzkoa, Gobierno Vasco, servicios deportivos municipales
- Geographic Scope: Tokikoa
- Municipality/county: Urretxu
- Start Date: 2020
- End Date: Garatzen
- Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
Overview
Mugitur jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak batzen dituen proiektua da, pertsona ez-aktiboak aktibo bihurtzeko neurriei lehentasuna emanez. Mugiment ekimenaren babesean sortutako proiektua da.
“Hankak mugitu bihotza berotzeko” lelopean urretxuarren bizimodu osasuntsua eta aktiboa sustatzearen aitzakiaz, integrazioa eta gizarte kohesioa lantzea du helburu ekimen honek. Zerbitzu hau, hainbat arrazoirengatik ariketa fisiko gutxi edo batere egiten ez duten pertsonei zuzenduta dago.
JARDUTEKO MODUA
- Jarduera fisikorako orientazioa: beste departamentu batzuetatik etorritako pertsonak artatzea eta zerbitzua prestatzea. Erabiltzaileei laguntza teknikoa ematea, tratuan erabateko berdintasunez jokatuz, eta beharrezko segurtasun-neurriak hartuz pertsona edo gauzetan kalterik gerta ez dadin.
- Aholkularitza: erabiltzaileen zalantzak argitu, entrenamendu planak proposatu eta erabiltzaileei jarduera fisiko gidatuetan parte-hartzea proposatu.
- Aktibatutako pertsonen jarraipena: oinarrizko entrenamenduak prestatu herritarrek edota erabiltzaileek eskatzen dutenean, jarduera fisikoan hasteko aholkuak emanez. Era berean, bezeroak ebaluatuko dira. Horretarako Zerbitzuaren kontrolerako erregistro guztiak beteko dira eta erabiltzaileen zalantzak argitu, entrenamendu lanak proposatu, entrenamendu taula orokorrak eman, jarduera fisiko gidatuetan parte hartzea proposatu erabiltzailei, etabar.
ONDORIOAK
Udalak oso balorazio positiboa egin du zerbitzuari buruz. Izan ere, pandemiaren urtean, 19 pertsonak erabili zuten Mugitur zerbitzua (12 emakume eta 7 gizon), 14 hitzordu eman ziren eta 5 personek zerbitzua erabiltzeari utzi dzoten. Baina, garrantzitsuena: 14 pertsonak portaerak aldatu zituzten zerbitzuari esker.
ORDUTEGIA
- Astelehen eta asteazkenetan: 15:15etatik 16.15etara.
- Asteazkenetan: 12:00etatik 13:00etara.
NON
Kultur etxean
- Tel.: 943038083 (hitzordua hartu).
Objectives
Helburu nagusia:
- Kirolaren bidez gizarteratzea.
Helburu espezifikoak:
- Herritarrei bere hurbileko ingurunean, jarduera fisikoan nola eta non has daitezkeen azalduko dien orientazio zerbitzu indibidualizatua eskaintzea. Bereziki, bakardadea bizi dutenei edo sedentarioak diren edo izateko arriskua dutenei.
- Osasun zerbitzuetatik, gizarte zerbitzuetatik eta intereseko beste zerbitzuetatik pertsona inaktiboak jarduera fisikorako orientazio zerbitzuetara bidaltzeko protokoloak ezartzea.
- Bere ezaugarri berezietara egokitutako tokiko Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua berariazkoa diseinatzea, Osasun Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzaren Mugiment Planarekin eta lurraldeko biztanle guztien bizimodu aktiboa sustatzeko gai diren gainerako eragileekin sarean lan egingo duena.
Target Group
- Publiko orokorra
Main characteristics of the action
Level of prevention
Lehen maila
Type Action
- Communication, awareness or mobilization
- Recreational activities
Type of project
Bestelakoa
Route Strategy
Berrikuntza eta hedapena
Recommendations
Berrikuntza eta zabaltzea
- 24. Gizarte trebetasunen, trebetasun afektiboen, autokudeaketarako trebetasunen eta jokabidea aldatzeko gaikuntza lantegiak garatu eta indartzea, bakardade arriskuan dauden pertsonei zuzendutakoak, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen arloetan.
Date of completion of the form 2024 / 10 / 09