Laguntza-gutunak

 
 
  • Geographic Scope: Tokikoa
  • Municipality/county: Irun
  • Start Date: 2020
  • End Date: Garatzen
  • Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
 

Overview

Laguntza-gutunak proiektua, pandemian sortu zen bakarrik bizi ziren eta sare sozialik edo familiarrik ez zuten pertsonei laguntzeko premia berezia ikusi zenean.


Adinekoen zerbitzutik Itziar Sistiaga idazle eta idazkera irakasle irundarrarekin harremanetan jarri ginen, eta honek, aldi berean, adin ezberdinetako idazle boluntarioen talde bat antolatu zuen nahi gabeko bakardadean zeuden pertsona horiei gutunak idazteko.


Harrera bikainaren ondoren, proiektua handitu egin zen, gutunak pertsona gehiagori helarazteko eta denboran zehar jarraitzeko helburuarekin.

Laguntza-gutunak astero bidaltzen dira postaz Udaleko Gizarte Ongizate arloko adinekoen zerbitzutik, bere garaian babes sozialerako edo familiarrerako sarerik ez zutela ikusi zen adinekoei. Era berean, posta elektronikoaren bidez zabaltzen da Irungo adinekoen gizarte-guneetara, eguneko zentroetara, egoitzetara eta adinekoen elkarteetara. Halaber, horiek entzuteko aukera dago, asteko laguntza-gutunarekin batera bidaltzen diren audioei esker.

Gutunak eta audioak udalaren webgunean daude (www.irun.org).


2024an helbide elektroniko espezifiko bat aktibatu da: laguntzagutunak@irun.org, gutun osagarrien hartzaileek gutunei erantzun ahal izateko, eta, horrela, gutunak idazten dituzten pertsonen eta gutunak jasotzen dituztenen arteko komunikazioa indartzeko.


Gainera, aurten Pio Baroja institutuko batxilergoko bigarren mailako ikasleak gonbidatu dira gutun hauek idaztera. Gutun horiek hiriko adinekoek jasoko dituzte, eta ikastetxean hainbat idazketa-tailer egingo dituzte.

 

Objectives

  • Idazketaren bidez, familia- edo gizarte-sarerik ez izateagatik bakarrik sentitzen diren pertsonengandik hurbil egon ahal izatea, bereziki adinekoen kasuan.

 

 

Target Group

  • Nagusiak
  • Publiko orokorra

Main characteristics of the action

Level of prevention

Lehen maila

 

Type Action

  • Actions of companionship that compensate, alleviate or mitigate situations of loneliness of people.
 

Type of project

Bestelakoa

 

Route Strategy

Berrikuntza eta hedapena

 

Date of completion of the form 2024 / 11 / 04