
- Promoter: Zestoako San Juan Fundazioa
- Other collaborating entities: Zestoako Udala
- Geographic Scope: Tokikoa
- Start Date: 2025
- End Date: Garatzen
- Have you applied for the Adinberri 2024 call? Yes
Overview
Zestoako Zaintza Sarearen plan estrategikoa indarrean da 2023. urtetik. Liburu Zuriaren gomendioekin erabat lerrokatuta, "Gizarte Politiketan arreta, zaintzak eta laguntzak ulertzeko modu berri bat hedatu" da planaren helburu nagusia, eta 5 lan ildoetan banatzen da. Bigarrengo lan ildoa "Nahi ez den bakardadeari aurre egin" izanik, "Kaixo Adiskide!" trakzio-proiektua lantzeko helburua ezarri dugu lan ildo honen garapenerako.
Objectives
"Kaixo Adiskide" trakzio-proiektuaren helburu nagusia nahi ez den bakardadeari aurre egitea da. Helburu
nagusi hau lortzeko plan berezi bat garatu da, ondorengo helburu espezifikoekin:
- Zestoako Zaintza Sarea osatzen duen komunitatean bakardadearen gaia estrategikoki lantzeko esparrua sortzea.
- Bakardadearin lotutako sentsibilizazio eta prestakuntza bideratzea Zestoako Zaintza Sarean.
- Bakardadearen gaia berrikuntza ikuspegitik landu eta zabaltzea.
Target Group
- Publiko orokorra
Main characteristics of the action
Level of prevention
Lehen maila
Bigarren maila
Hirugarren maila
Type Action
- Housing and urban planning
- Accompanying actions for the planning of life projects, transitions and the future of individuals.
- Actions to promote the deinstitutionalization of users of residential services and the person-centered application of these services in these centers
- Communication, awareness or mobilization
- Recreational activities
- Actions to promote volunteering and associations
- Actions aimed at generating community coexistence and collaboration dynamics.
- Neighborhood community revitalization activities
- Actions to prevent and solve the digital divide and to promote and facilitate the use of technologies for communication, relationships and social networks.
- Actions to promote, facilitate or support cohabitation (preferably intergenerational) in the same dwelling or housing solution among different people.
- Actions for the development of skills and relationships for the prevention or individual approach to the situation of loneliness.
- Actions of companionship that compensate, alleviate or mitigate situations of loneliness of people.
Type of project
Proiektu traktorea
Route Strategy
Sarea eta gobernantza
Elkarrizketa publikoa
Berrikuntza eta hedapena
Recommendations
Sarea eta gobernantza
- 3. Toki edo eskualde mailan elkarrizketarako foroak, mahaiak eta bestelako espazioak ezartzea koordinazioa eta lankidetza sustatzeko lurralde eta udalerri eremuan
- 4. Toki edo erakunde mailan bakardadeei aurre egiteko tokiko estrategiak garatzea, helburu eta lehentasun erkideak ezartzen dituztenak eta eragile guztien artikulazioa ahalbidetzen dutenak
- 6. Boluntarioen funts espezifikoak sortzea boluntarioen sareek bakardadeak jorratzea helburu duten jarduketak eta programak garatu eta sustatzeko
- 8. Oinarri komunitarioko zaintza eta laguntza plataformak edo ekosistemak lurraldean indartu eta zabaltzea, udalekin eta toki eragileekin batera, lankidetzako gobernantzarako sareak sortu eta hurbileko arreta bultzatzeko helburuarekin
- 9. Lankidetzarako eta/edo isolamendu edo bakardade egoerak antzeman eta bideratzeko tresnak sortzeko protokoloak ezartzea gizarte zerbitzuetako departamentuen, hirugarren sektoreko erakundeen eta beste zerbitzu batzuen artean (udal segurtasun kidegoak, kultur etxeak, suhiltzaile zerbitzua, etab.)
Berrikuntza eta zabaltzea
- 2. Gipuzkoako adinekoen kluben eta zahar etxeen jarduera indartzea, lehen, bigarren eta hirugarren mailako prebentzioko taldekako esku hartze komunitarioko programei esker.
- 6. Belaunaldi arteko programak garatzea, kulturaren, aisialdiaren, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen esparruan, loturak eta harremanak areagotzeko eta belaunaldien arteko distantzia murrizteko.
- 9. Auzokoen sareak eta bizikidetza sareak dinamizatzeko eta indartzeko programak sustatzea.
- 10. Bakardadeak prebenitu eta jorratzeko programa espezifikoak sustatzea ekipamendu kulturaletan (kultur etxeak, liburutegiak eta antzekoak), kontuan hartuko dutenak baita ere genero-ikuspegia, belaunaldiartekotasuna, etab.
- 12. Hiri espazio eta ekipamenduen erreformarako programa espezifiko bat ezartzea, genero-ikuspegiarekin, gizarte topaguneak sortzeko helburuarekin.
- 13. Etxebizitzak eraldatzeko jarduketak garatzea bakardadeak arintzeko eta adinekoen autonomia areagotzeko helburuarekin, baita genero-ikuspegitik.
- 18. Elkarri laguntzeko, eztabaidatzeko edo gizarte interakziorako programak abian jartzea talde espezifikoen artean (dolu fasean dauden emakumeak edo emakume alargunak, emakume zaintzaile ez formalak, iraupen luzeko gaixotasunak edo mugikortasun urria duten pertsonak, erretiro fasean dauden pertsonak, etab.), bakardadeak prebenitu eta jorratu ahal izateko.
- 19. Egoitza baliabideetan bakardadea jorratzeko estrategia eta proiektuak modu espezifikoan garatzea.
- 28. Etxez etxeko laguntza zerbitzua indartzea eta hobetzea, nahi gabeko bakardadea prebenitu eta jorratzeko xedearekin, barne hartuta harremanen eta sentimenduen inguruko edukiak dituzten zerbitzuak, ekintzak edo ekimenak.
- 34. Landa-eremuan identifikatutako bakardadeen aurrean esku hartzeko programa espezifikoak abian jartzea, eremu zehatzetan esku hartzen duten hezkuntza-arloko talde espezifikoen bidez
- 35. Garraio-neurriak bultzatzea eta indartzea, hala nola taxi-bonuaren zerbitzuak, landa-eremuan bizi diren eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat
Elkarrizketa publikoa
- 3. Hitzaldiak, jardunaldiak eta bakardade egoerak aztertzeko ekitaldi espezifikoak antolatzea eta bakardadeak prebenitu eta jorratzeko jarduketa eraginkorrenak ezagutzera ematea.
- 5. Kolektibo espezifikoei zuzendutako (gazte eta nerabeak, erretiratu berriak, etab.) bakardadeen fenomenoari buruzko sentsibilizazio eta prestakuntza lantegiak diseinatu eta egikaritzea.
Date of completion of the form 2025 / 03 / 03