- Promoter: Euskadi Lagunkoia - Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Matia Institutoarekin elkarlanean
- Other collaborating entities: Antzuola Lagunkoia, Euskadi Aktiboa, Antzuolako Udala, Landatxope jubilatuen elkartea eta osasun zentroa
- Geographic Scope: Tokikoa
- Municipality/county: Antzuola
- End Date: Garatzen
- Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
Overview
Ibilaldi osasungarriak du izena ekimenak, eta badu berezitasun bat: ibilbideen egoeraren behaketa aktiboa egiten da, beharrezko konponketak egiteko eta ibilbideen lagunkoitasuna hobetzeko behar diren altzariak edo bestelako elementuak jartzeko. Informazio hori Udalari bidaltzen zaio gero, ibilbidea txukundu dezan.
Hiru ibilbide daude gaur egun, eta horietako bat (0,7 km-koa) herriaren erditik igarotzen da, mugikortasun urriko pertsonek ere parte har dezaten. Ostegunero egiten da ibilaldietako bat, goizeko 10:15ak inguruan abiatuta.
Talde egonkor eta konprometitu bat osatu da, eta hark bultzatzen du proiektua. Hileko azken ostegunean, ibilaldiaren ondoren, kafea hartu eta ibilbideen ebaluazioa egiteko elkartzen da taldea. Nahi duten ibiltari guztiek har dezakete parte bilera horietan. Zehazki, bost laguneko batzorde bat arduratzen da proiektua bultzatzeaz eta hari jarraipena emateaz.
Ibilbideak markatuta dituzten herriko mapak inprimatu ditu Udalak, eta interesatuen eskura jarri. Lorpen bat ere aipatu behar da: ibilbideak txukun mantentzeaz eta altzariak konpontzeaz gain, komun publiko bat jarriko da ibilbideetako batean, herriko plazaren albo batean.
Objectives
Helburu nagusiak: jendea elkarrekin harremanetan jartzea, lagun berriak egitea, betikoa ez den jendearekin hitz egitea.
Ibilaldi osasungarrien helburuetako batzuk:
- Mugikortasuna sustatzea.
- Harreman sozialak bultzatzea.
- Ohitura osasungarriak sustatzea.
- Erakargarri egitea jarduera hori, etxean geratzeko ohitura duen jende sedentarioarentzat.
- Ibilbideen lagunkoitasuna hobetzea.
Target Group
- Nagusiak
- Publiko orokorra
Main characteristics of the action
Level of prevention
Lehen maila
Bigarren maila
Type Action
Type of project
Bestelakoa
Route Strategy
Sarea eta gobernantza
Berrikuntza eta hedapena
Recommendations
Sarea eta gobernantza
- 3. Toki edo eskualde mailan elkarrizketarako foroak, mahaiak eta bestelako espazioak ezartzea koordinazioa eta lankidetza sustatzeko lurralde eta udalerri eremuan
Berrikuntza eta zabaltzea
- 9. Auzokoen sareak eta bizikidetza sareak dinamizatzeko eta indartzeko programak sustatzea.
- 12. Hiri espazio eta ekipamenduen erreformarako programa espezifiko bat ezartzea, genero-ikuspegiarekin, gizarte topaguneak sortzeko helburuarekin.
Date of completion of the form 2024 / 10 / 04