
- Promoter: Legorretako Udala
- Geographic Scope: Tokikoa
- Start Date: 2022
- End Date: Garatzen
- Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
Overview
Herria Bidelagun programa publiko-komunitarioak herrian bakardade egoerak detektatzeko eta esku-hartzeko helburua dauka. Programa hau aurrera eramateko, Legorretako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bat lortu du, Europako Batasuneko Next Generation funtsen barruan, eta, hala, hitzarmen bat sinatu du Zabalduz gizarte ekimeneko kooperatibarekin; 16 hilabetez, kooperatibako hezitzaile Ianire Ugartek kudeatuko du programa, udaleko Gizarte Zerbitzuen koordinazioarekin.
Bakardade egoera hauskorrean dauden Legorretako pertsonak identifikatu, eta herriko komunitatearekin lankidetzan, pertsona horientzako esku-hartze sozialeko akonpainamendu zerbitzu bat jarriko du martxan udalak.
Zerbitzu horren bidez, isolamendu egoeran dauden pertsonek harreman sozialak lantzea, autonomia lortzea eta herri mailako eragile eta dinamiketan parte hartzea bilatuko da, betiere, beraien behar, nahi eta motibazioak zentroan jarriz.
Helburua izango da egoera hau pairatzen duten pertsonek, bakarrik egoteari utzi, eta beren bizitza modu autonomoan garatzea herrian. Horretarako, herritarron eta herriko eragileen laguntza ezinbestekoa izango da. Boluntario bezala, BIDELAGUN bezala, zaintza sare honen parte izanez eta bakardade egoeran dauden herritarren beharren detekzioan, zaintzan eta akonpainamendu prozesuan ekarpena eginez.
Nola har dezaket parte HERRIA BIDELAGUN programan?
- Boluntario edo bidelagun bezala parte hartuz.
- Bakardade egoeran egon daitezkeen pertsonei egitasmoa azalduz eta bertan parte hartzera gonbidatuz.
- Bakardade egoeran dauden herritarren inklusio prozesuan lagunduz eta egoera hauen gaineko gogoeta eginez.
Objectives
- Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden pertsonen bizi kalitatea, autonomia eta inklusio komunitarioa sustatu.
- Bakardade egoera hauskorrean dauden herritarrekin, pertsonalizazioa oinarri izango duen esku hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu berritzaile bat inplantatu.
- Bakarrik bizi diren pertsonen gainean komunitatearen begirada soziala aktibatu. Komunitatea sentsibilizatu eta bakardade egoeran dauden pertsonen zaintza eta inklusio komunitarioan herritarrak eta bertako eragileak agente aktibo izatea bilatu.
- Gizartean dauden estruktura formal eta informalen (zaintza sarea) arteko elkarlan publiko-komunitarioa elkarlana baliatuz, pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetu. Hau da, ikuspegi prebentiboa landu.
- Bakardadeen identifikazio gaitasuna eta esku hartzea hobetzeko sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak burutu komunitate esparruan lan egiten duten profesional eta eragileekin.
- Zaintza komunitarioaren kultura oinarriak ezarri Legorretako herrian.
- Legorretan bakardadearen gaineko egoera ezagutzeko diagnostiko kualitatiboa burutu.
Target Group
- Helduak
- Nagusiak
Main characteristics of the action
Level of prevention
Lehen maila
Type Action
- Recreational activities
Type of project
Bestelakoa
Route Strategy
Sarea eta gobernantza
Date of completion of the form 2024 / 06 / 03