
- Promoter: Hurkoa Fundazioa
- Other collaborating entities: Adinberri Fundazioa, Udalak
- Geographic Scope: Lurraldekoa
- Municipality/county: Pasaia, Azkoitia, Errenteria eta Arrasate
- Start Date: 2018
- End Date: Garatzen
- Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
Overview
Hauskor programa Hurkoak garatutako ekimena da, gizarte-hauskortasuneko egoeran dauden adinekoak artatzeko. Oro har, pertsona horiek bakarrik bizi dira etxean, baina gizarte-laguntza behar dute beren premietako batzuk asetzeko. Programa honek auzoan eta etxean bertan bizitzen jarraitu nahi duten pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko erronkari erantzuten dio. Hau da, banakako esku-hartzea da hauskortasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonekin, honako hauen bidez: jarraipena eta laguntza pertsonalizatua, gizarte-ehuna indartzeko eta sustatzeko laguntza, baliabideak kudeatzeko eta zainketak antolatzeko laguntza, kudeaketa konplexuetan laguntzea (erabakiak hartzea, ospitaleko gestioak eta beste batzuk).
Hauskor programak gizarte eta hezkuntza alorreko, eta psikologia eta gizarte alorreko zerbitzua eskaintzen du, adinekoen gizarte-hauskortasun egoeretan artatze-lana egiteko etxebizitzan edo ingurune komunitarioan.
Programaren ezaugarriak:
- Etxea eta komunitatea lehenesten dira zaintza- eta arreta-gune gisa, eta adinekoak bere etxean bizitzen jarrai dezan ahalbidetzen da (askotan hori da adineko pertsonaren lehentasuna).
- Adinekoek euren bizimodua inguruan garatzen jarraitzeko eta bizitza-proiektuan aurrera egiteko aukera izatea bermatzen duten estrategia eta politiken alde egiten da.
- Ikuspegi komunitariotik, pertsonak bere ingurunearekin lotuta jarrai dezan lanketa bat egiten da, eta, aldi berean, sentsibilizazio-lan bat egiten da adinekoen gizarte-hauskortasunaren errealitateari buruz, inguruneko gizarte-sistema eta -eragileekin batera.
- Prebentzioaren ikuspegia eskaini nahi da, mendekotasunaren aurreko egoeran arreta jarriz, eta, horrela, bizi-baldintzen eta bizi-kalitatearen eraginkortasun eta efikazia handiagoa lortuz.
Objectives
Helburu orokorra:
- Gizarte Hauskortasun egoeran dauden adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, haien autonomia eta garapen pertsonala erraztuz, horrela beren bizi-proiektua lortu eta ingurunean baldintza egokietan mantendu ahal izateko.
Berariazko helburuak:
- Gizarte-hauskortasuneko egoeran dagoen adineko pertsona artatzea, gizarte-laguntza eta hurbileko zaintza eskainiz, haren gizarte-premiak asetzeko, haren autonomia bultzatzeko, eta bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko.
- Hauskortasun-egoeran dauden adinekoen gizarte- eta komunitate-sarea indartzea, bizitza sozialean eta komunitarioan parte hartzea sustatuz, pertsonek beren lurraldearekin lotura izan dezaten bultzatuz eta harremanak izan ditzaten lagunduz.
- Gizarte hauskortasun egoerak antzemateko sare komunitarioa indartzea: komunitateko beste eragile batzuekin batera, hauskortasun-egoeran dauden pertsonak sentsibilizatzeko eta hautemateko lana egitea.
Target Group
- Nagusiak
Main characteristics of the action
Level of prevention
Bigarren maila
Hirugarren maila
Type Action
- Accompanying actions for the planning of life projects, transitions and the future of individuals.
- Actions for the development of skills and relationships for the prevention or individual approach to the situation of loneliness.
- Actions of companionship that compensate, alleviate or mitigate situations of loneliness of people.
Type of project
Bestelakoa
Route Strategy
Berrikuntza eta hedapena
Recommendations
Berrikuntza eta zabaltzea
- 8. Mentoretza, babesletza edo laguntza programak garatzea bakardade arrisku gehien duten kolektibo espezifikoentzat.
- 9. Auzokoen sareak eta bizikidetza sareak dinamizatzeko eta indartzeko programak sustatzea.
Date of completion of the form 2024 / 06 / 05