Hasi da nahi ez diren bakardadeen aurreko Europako bidaia
Nahi ez diren bakardadeen aurrean Europan indarrean dauden ekimenetatik bidaia, eta lehen geltokia: Gipuzkoa. ‘Korale community rail 2024-2028’ ekainaren 20an izango da, 9:00etan, Tabakaleran, Donostian. Bertan, mendebaldeko gizarteen erronka handi horri aurre egitea bilatzen duten tokiko ekimenak zein Europa mailako proiektuak ezagutu eta azalduko dira.
Erronka horretan murgilduta daude duela lau urte baino gehiagotik ADINBERRI, europar proiektu honen liderra, eta Gipuzkoako Foru Aldundia, HARIAK Estrategiaren bidez. Interreg Europe-ren ekimena den KORALEren lehen geldialdi horrek bakardadeari eta isolamendu sozialari aurre egiteko funtsezko lurralde bihurtuko du Gipuzkoa.
ADINBERRIk Austria, Portugal, Irlanda, Belgika eta Danimarkako ordezkariak izango ditu lagun proiektu honetan. Bai adinekoengan, bai gazteengan nahi ez diren bakardadeen inguruko politika publikoak hobetzeko beren proposamenak aurkeztuko dituzte Tabakaleran, esperientziak trukatuz. Europako eskualde horietako kasu arrakastatsuak eta jardunbide egokiak ezagutzeko eta, guztien artean, arazo horri helduko dioten eragin handiagoko politika publikoak lortzeko bidaia.