- Promoter: Pasaiako Udala
- Geographic Scope: Tokikoa
- Municipality/county: Pasai Donibane, Pasai Antxo, Trintxerpe, San Pedro
- End Date: Garatzen
- Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
Overview
Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuko erabiltzaile guztientzat diseinatutako tailerrak dira. Ez dute adin-tarte zehatzik.
- Hasifit: hastapen maila
- Heldufit: tarteko maila
- Segifit: maila aurreratua
Saioak diseinatuko dira erabiltzaileen artean sumatutako patologia nagusiak kontuan hartuta, obesitatea, artrosia, hipertentsioa eta diabetesa, besteak beste, eta edukien artean lan-aerobikoari, indarrari, malgutasunari eta orekari lotutako ariketak praktikan jarriko dira. Edozein erabiltzaileari programan parte-hartzea gomendatzen zaio.
Barruti bakoitzean kirol instalazio egokienetan programatuko dira, eta orientatzaileak dinamizatuko ditu.
Parte-hartzaileek aukera dute guztietan libreki parte hartzeko. Helburua da prestakuntza bukatu ondoren, agindutako ariketak euren kabuz egiteko autonomoak izatea, eta orientatzaileak aldian behingo jarraipena egitea.
Objectives
- Beso eta hanken koordinazioa hobetzea.
- Indar orokorra lantzea, bereziki besoetan eta hanketan.
- Erresistentzia kardiobaskularra hobetzea.
- Gorputzeko koipea murriztea.
- Gorputz-jarrera hobetzea eta bizkarra indartzea.
Target Group
- Publiko orokorra
Main characteristics of the action
Level of prevention
Lehen maila
Type Action
- Aisialdiko jarduerak
- Beste batzuk
Type of project
Bestelakoa
Route Strategy
Berrikuntza eta hedapena
Date of completion of the form 2024 / 07 / 02