Bono Taxi Zerbitzua

 
  • Geographic Scope: Tokikoa
  • End Date: Garatzen
  • Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
 

Overview

Zerbitzu honen helburua da udalerrietan garraio publikoak dituzten gabeziei aurre egitea.

Udalerri bakoitzeko udalak taxia erabiltzeko bonuak emango dizkio onuradunari. Taxi-bonuak udalen baimena duten taxietan bakarrik erabili ahal izango dira.

Hamar bidaiako taxi-bonu bat emango zaio erabiltzaile bakoitzari. Bonu hori agortzen denean, hamar bidaiako beste eskaera bat egin ahal izango da. Nolanahi ere, ezin izango da hamar taxi-bonuko beste eskaerarik egin aurrekoa jaso eta bi hilabeteko epean.

Honako baldintza hauek bete behar dira zerbitzua eskatzeko:

  • Udalerri bakoitzeko bizilaguna izatea, erroldan gutxienez urtebeteko alta izatea.
  • 65 urte baino gehiago izatea edo, bestela, mendetasun-egoeran egotea edo mugikortasun urriko minusbaliotasuna izatea.
  • Udalerrian bizitzea eta hurbileko zerbitzu publikorik ez izatea.
 

Objectives

  • Erabiltzaileak beren komunitatean integra daitezen bultzatzea eta diskriminazio-egoerei aurre egitea.
  • Taxia erabiltzeko laguntza ekonomikoa eskaintzea garraio publikoa erabili ezin duten pertsonei.
  • Erabiltzaileen autonomiarik eza konpentsatzea.
  • Gizartean parte hartuz, bakardade-, isolamendu-, abandonu- eta abar-egoerak saihestea.
  • Adinekoen, mendetasun-egoeran dauden pertsonen eta mugikortasun urriko minusbaliotasuna duten pertsonen gizarte-gaitasunak mantentzea eta indartzea.
  • Adinekoei, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta mugikortasun urriko minusbaliotasuna duten pertsonei beren familia- eta gizarte-loturak mantentzen eta hurbil izaten laguntzea.

 

Target Group

  • Nagusiak

Main characteristics of the action

Level of prevention

Lehen maila

 

Type Action

  • Housing and urban planning
 

Type of project

Bestelakoa

 

Route Strategy

Berrikuntza eta hedapena

 

Recommendations

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 15. Garraio publikoa bultzatzeko plan espezifikoak ezartzea, landa eremua kontuan izanik, jarduera kultural, aisialdiko jarduera eta gizarte partaidetzako jardueretako sarbidea areagotzeko aukera gehien dituzten lineak eta ordutegiak identifikatu eta indartuz.
 

Date of completion of the form 2024 / 06 / 06