Auzo zaintza

 
  • Geographic Scope: Tokikoa
  • Start Date: 2022
  • End Date: Garatzen
  • Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
 

Overview

Aurrekariak

Zaintzaren arloan sakontzen hasteko, Beterri-buruntza eskualdeko zaintza zerbitzuen beharrak eta mendekotasunaren gaineko erradiografia soziodemografikoa egin ziren eta honako ondorioak atera:
Hernaniko populazioak zahartze tasa altua du (% 24,4), bakarrik bizi diren pertsona asko daude (horien artean emakumeak dira gehiengoa), eta eskaintzen diren zerbitzuek ez dituzte zaintza intentsiboko behar guztiak asetzen, eta, ondorioz, etxeko langileen kontratazio pribatua altua da.

Prozesua martxan jarri aurretik herri mailan izandako aurrekariek ( osasun aktiboen mapa, adinekoen kontseilua, auzo elkarte eta motor asoziatiboaren inplikazioa…) eta  hauek guztiek urtetan egindako lanek ahalbidetu dute  zaintza sistema guztia birpentsatu eta palanka gisa, proiektu berritzaileak  abiarazteko oinarri sendoa izatea:

(1) Auzozaintza sare-publiko komunitarioko programa, eta

(2) Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ereduaren birformulazioa eta hobekuntza sistema, besteak beste.   

Hastapenetik,  sakontze lan guztia aurrera eraman ahal izateko, borondate  eta lidergo politikoa  alde batetik, eta Hernaniko sare komunitarioaren eskuragarritasuna, bestetik,  gakoak izan dira.

Helburu nagusia

Zaintzen demokratizaziorako herri estrategia hausnartu, eztabaidatu eta definituko duen subjektua sortzea da xede nagusia:  Zaintzen Plataforma Herritarra, Subjetu erabakitzaile honek, herrian dauden zaintza beharrak, baliabideak eta hutsuneak aintzat hartuz, zaintzen unibertsalizazio eta demokratizazio prozesuan sakontzea ahalbidetzea du xede estrategia honek

Auzozaintza Sare publiko komunitarioa

Bakarrik bizi diren adinekoen (bakardade ez desiratua) gainean komunitatearen begirada soziala aktibatzea du helburu, berau sentsibilizatu eta ahalduntzearen bitartez, informazioa bildu eta azken hau udaleko gizarte zerbitzuen esku jartzeko. Hala, gizartean dauden estruktura formal eta informalen arteko elkarlana baliatuz, adineko pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea lortu nahi da.

Proiektu piloto gisa abiatutako egitasmoa sare publiko komunitarioan oinarritzen da, Zaintzen Tokiko Ekosistemaren garapen estrategikorako bitarteko pausu gisa eta hori lortzeko,  baldintza objektibo eta subjektiboak sortu nahi dira

Esperientzia honetatik jasotako  ezagutza eta jakintzaren transferentzia egiteaz bat,  eskuhartze komunitarioa sustatu nahi den edozein esparrutako  eragilek zaintza eredua eta  komunitateak  artikulatu, eraldatu edo/eta hobetzeko prozesuak  errazteko gakoak eskaintzea.  

Proiekzio mugagabea duen kate baten katebegitzat ulertzen dugun zerbitzu publikoa eta komunitarioa da. Hau da, Zaintzen Plataforma Herritarraren hauspoa izatea espero dugu, zaintzen inguruko estrategia herritarra artikulatuko duen subjektua, alegia.

Egungo erradiografia

2022an jarri zen martxan zerbitzua. Geroztik, bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako 237 pertsonarekin jarri dira harremanetan auzo-zaintza zerbitzuko beharginak.
58 eskuhartze indibidual eta 5 taldeko eskuhartze.
Elizatxo, Portu, Zikuñaga eta Etxeberrin abiatutakoa herri guztira zabaldu da dagoeneko.

Gobernantza eredua

Zaintza Taldea, Zaintza Mahaia eta Talde Motorra martxan eta hileroko maiztasun iraunkorrarekin.

Inklusio soziolaborala

Zaintza eta mendekotasuna,  politika publikoen eta garapen sozioekonomikoaren erdigunean jartzeaz bat, Maitelaneko bidelagun bakoitzarekin esku-hartze soziolaboralak jarri dira martxan.
Lanaldiaren %15 formakuntzara : 238 ordu guztira
- Euskara (120 ordu)
- Goi mailako Integrazioa graduko modulu bat (100 ordu)
- Informatika (10 ordu)
Maitelanek sortutako kontratu/bazkidetza berriak  eta lan baldintzen hobekuntza

Profesionalen lan egoera duintzeko emandako pasuak
Zaintza eta mendekotasunaren esparruan lan egiten duten 4 profesionalen lan egoera erregulatu da eta beraien lana balorean jarri eta duindu.

Informazio sistema digitala

Zaintza eta mendekotasunarekin lotutako Gizarte zerbitzuen norantza eta politikak orientatzeko Informazio sistema digitala ezarri da. Komunitate osoa aintzat hartzen duena (unibertsala) eta une oro eguneratzen dena (datu berriak, ebaluazioak eguneratu, alarma sistema…).

Inpaktuaren neurketa kualitatiboa

- Adinekoak Auzozaintza programan partehartzen hasi direnetik fisikoki hobeto sentitzen direla adierazi dute.
- Gaixotasunei buruzko konbertsazioak gutxitu dituzte.
- Auzozaintzan programan parte hartzen  duten  pertsona batzuk beste bizilagunen zaintza lanetan hasi dira.
- Adineko batzuk beraien artean antolatzen hasi dira, beraien kabuz aisialdiko planak burutzen: zinera, paseoak emateko, beste etxeetara joaten, …
- Adinekoak aspaldi zituzten harremanak berreskuratu dituzte.
- Auzo elkarteetan eta herri ekimenetan partehartzen hasi dira.
- Auzoak eta herri sareak zaintzan eta osasunean duten garrantzia ikusarazi dira

Inpaktuaren neurketa kuantitatiboa

EHUko erizaintza Fakultatearekin ikerketa lana abiatuta. Ebidentzia zientifikoak lortu dira eta kuantifikatu zer ondorio negatibo dakartzan bakardadeak: gogo-aldarterako, bizitzako beharrak asetzeko, ingurunearekin dugun harremanerako, laguntza-zerbitzu komunitarioak eskuratu ahal izateko edota segurtasunerako; horrek lagunduko baitu bakardadea aztertzen osasun fisiko eta mentalaren arrisku-faktore gisa, eta pertsonen bizi-kalitateari erasaten dion elementu gisa.

 

Objectives

  1. Akonpainamendu sozio-hezitzaile eta komunitarioa sustatzea: Bakardade egoera hauskorrean edo zaurgarrian dagoen pertsonaren errealitate, motibazio eta beharrak esku hartzearen zentroan jarriz,bakardadetik komunitatean bere bizitza modu autonomoan garatzeko akonpainamendu zerbitzu bat eskainiko dion esku hartze zerbitzua izango da.
  2. Inklusio soziolaboraleko zerbitzua aktibatzea: Inklusio soziolaboralaren bidez zaintza eta mendekotasunaren esparruan lan egiten duten eta gizarte bazterketa arriskuan -edo egoeran- dauden emakume migranteei beraien bizi eta lan baldintzak hobetzen laguntzea.
  3. Teknologia eta ekintza komunitarioa biztanleria ahulenaren zerbitzura jartzea. Adinekoen zaintza eta detekzio goiztiarrerako begirada aktiboa ernarazteko egitasmoa aktibatzea

Zeharkako helburuak:

Ikerketa : Adinekoen zahartze aktiboari, ahultasunari edota mendekotasunari buruzko ezagutza sortzea.

Prestakuntza : Adinekoak zaintzeko sektoreko profesionalak trebatzen edo hartzaileak  ahalduntzen laguntzea.

Berrikuntza : Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko produktu, zerbitzu edo metodo berriak garatzea: berrikuntza soziala, teknologikoa edota instituzionala.

 

 

Target Group

  • Nagusiak

Main characteristics of the action

Level of prevention

Hirugarren maila

 

Type Action

  • Komunitateko bizikidetza eta lankidetza dinamikak sortzea
  • Auzokoen komunitateen dinamizazioa
  • Bakardade egoerak prebenitzeko edo banakako moduan jorratzeko gaitasunen eta harremanen garapenerako jarduketak
  • Bakardadea konpentsatzeko, arintzeko edo murrizteko konpainia jarduketak
 

Type of project

Esperimentala

 

Route Strategy

Sarea eta gobernantza

 

Recommendations

Sarea eta gobernantza

  • 4. Toki edo erakunde mailan bakardadeei aurre egiteko tokiko estrategiak garatzea, helburu eta lehentasun erkideak ezartzen dituztenak eta eragile guztien artikulazioa ahalbidetzen dutenak
 

Date of completion of the form 2024 / 06 / 27