Adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzua

 
  • Geographic Scope: Tokikoa
  • Municipality/county: Oñati
  • Start Date: 2023
  • End Date: Garatzen
  • Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
 

Overview

Eguneko arretaren bidez, Gizarte Zerbitzuen arlotik, Udalak mendetasun-arriskuan dauden edo mendetasun arina duten 65 urtetik gorakoak artatuko ditu, aldi baterako edo behin betiko. Gaitasun kognitiboak, fisikoak eta emozionalak lantzeko espazioa izango da, mendekotasuna saihestuz edo mantenduz, pertsona aktiboa eta autonomoa mantenduz.

Zerbitzuak mendekotasun arina duten pertsonen gaitasun kognitiboak, fisikoak eta emozionalak landuko ditu goizeko saioetan, Lagun Lekun eta Pake Lekun.

Zerbitzuak, gainera, sozializazioa sustatuko du, trebetasun pertsonalak landuz eta adinekoak, kasu askotan, adinagatik galtzen dituzten harremanak landuz eta sendotuz.

Jarduerak astelehen eta asteazken goizetan egingo dira, 10etatik 12etara, Lagun Lekun. Pake Lekun ere emango da zerbitzua astearte eta ostegunetan.

Ariketak eta jarduerak modu atseginean egingo dira. Eguneroko gaiei buruz hitz egingo dute, memoria entrenatzeko ariketak egingo dituzte, prestakuntza digitalarekin, bizitza aktiboarekin eta harreman sozialak lantzeko eta sendotzeko dinamikekin lotutako jarduerak egingo dituzte. Gainera, orientazioa edo laguntza emango da eguneroko bizitza antolatzeko. Hala ere, zerbitzua erabiltzaileen egoerara eta beharretara egokituko da.

 

Objectives

Maila arineko adinekoei (fisikoa edo psikikoa), beren kabuz moldatzeko autonomia nahikoa dutenei:​​​​​​​

  •     Intentsitate txikiko laguntza jaso ahal izateko baliabide bat eman.
  •     Bizi-kalitatea hobetzen edo mantentzen laguntzea
  •     Narriadura, isolamendu eta bakardade-egoerak prebenitzea.

 

Target Group

  • Nagusiak

Main characteristics of the action

Level of prevention

Bigarren maila

 

Type Action

  • Accompanying actions for the planning of life projects, transitions and the future of individuals.
 

Type of project

Bestelakoa

 

Route Strategy

Berrikuntza eta hedapena

 

Recommendations

Berrikuntza eta zabaltzea

  • 3. Bazterketa, babesgabetasun eta mendekotasun arriskuan dauden pertsonei zuzendutako Gizarte Zerbitzuen zorroko zentro eta zerbitzuak indartzea, duten estaldurari eta zuzkidurari dagokienez, eta baliabide hauetako profesionalen prestakuntzari dagokionez ere, arreta berezia jarrita autonomia sustatzeko programei eta mendekotasun arriskua duten pertsonentzako eguneko arreta zerbitzuei, bai eta helduen gizarte eta hezkuntza esku hartze programari ere.
  • 24. Gizarte trebetasunen, trebetasun afektiboen, autokudeaketarako trebetasunen eta jokabidea aldatzeko gaikuntza lantegiak garatu eta indartzea, bakardade arriskuan dauden pertsonei zuzendutakoak, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte zerbitzuen arloetan.
 

Date of completion of the form 2024 / 10 / 07