- Promoter: ADINKIDE-GRANDES AMIGOS
- Geographic Scope: Nazioartekoa
- Municipality/county: Gipuzkoan: Urretxu, Donostia, Azpeitia, Tolosa, Lasarte-Oria, Pasaia, Ibarra eta Irun
- Start Date: Espainian 2003an eta Gipuzkoan 2017an
- End Date: Garatzen
- Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
Overview
Adinkide 2017an Gipuzkoan lanean hasi zen GKEa da. Non, boluntarioen bitartez, adineko pertsonek izan dezaketen bakardade ez aukeratuari erantzuna ematea nahi den. Programa eta proiektu ezberdinak Gipuzkoako hainbat udalerritan bultzatzen dira; hala nola, Donostia, Lasarte- Orian, Pasaian, Tolosan, Urrexun eta Azpeitian.
Adinkidek, adinekoen bakardade ez aukeratua prebenitzeaz eta esku hartzeaz gain, adinekoei konpinia, elkarrenagako afektua eta adiskidetasun eskaini nahi die. Baita ere, honakoak lortu nahi dira:
- Adinekoen osasuna eta bizi kalitatea hobetu.
- Zahartze prozesua erraztu, adinekoengan daukagun estigmatizazioari aurre eginez.
- Belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko elkarguneak bilatu.
- Adineko pertsonen partaidetza sustatu.
- Adinkidek hiritarren partaidetza sustatzeko tresna izan nahi du, gaur eta bihar izango diren adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eta gizarte inklusiboagoa eraikitzeko.
Adinkidek ikuspegi transbertsala erabiltzen du esku hartzeko orduan, hau da gizarte osoa inplikatu nahi du, bakardadeak guztioi eragin daiteken egoera delako. Hori dela eta, herritarrak eta gizarte eragileak, erakunde publikoak eta enpresak eta gertuko merkatariak inplikatuko ditu. Izan ere, bakardade ez aukeratuari aurre egiteko komunitatean lotura berriak sortzea ezinbestekoa da; onurak izanik adinekoengan zein boluntario izaten diren gainontzeko herritarrengan. Izan ere, adinekoek sentitzen duten bakardade ez aukeratu hori arindu bitartean, konpainia eskaintzen duten herritarren bakardade egoera ezberdinak kudeatzen ikasten dute.
Honetarako batik-bat 3 programa edo proiektu daude egun indarrean Adinkiden: Akonpainamendu afektiboa, Gizarteratzeko ekintzak eta Auzokide bikainak.
Gizarteratzeko ekintzak:
Hilabetean bat egiten da gutxi gora beherea. Adinkideko herri bakoitzeko kideak elkartu egiten dira (boluntarioak zein adinekoan) eta guztiek gizarteratze ekintza bat egiten dute. Proiektu honen bitartez, adineko pertsonen sarea areagotzea lortzen da, ez izanik soilik akonpainamendu afektiboa berarekin egiten duen boluntarioa Adinkideren bitartez ezagututako sare bakarra.
Objectives
Bakardade ez aukeratua prebenitzea edo saihestea eta hau jasaten duten adineko pertsonei konpainia, elkarrenganako afektua eta adiskidetasuna eskaintzea.
Adineko pertsonak:
- Adinekoei erantzun indibidualizatua eskaini beren beharrei eta afektibitate-lehentasunak errespetatuz.
- Akonpainamendu afektiboaren bitartez bakardade egoerak ekiditea.
- Auzokide Bikainak programaren bitartez bakardadea prebenitzea.
- Adineko pertsonak eta boluntarioak harremanetan jartzea denboran iraunkorrak izango diren harremanak sortzeko.
- Erraztasunak jarri adineko pertsonei akonpainamendu afektiboaren bitartez gizarteratzeko, adibidez etxetik irteteko arazoak dituztenei (desgaitasun bat duten pertsonak, adibidez).
Detekzioa:
- Bakardade egoerak identifikatzea eta isolamendu eta zaurgarritasun egoerak ekiditea.
- Gizarte zerbitzuetatik edo beste erakundeetatik detektatzen diren kasuei erantzuna ematea.
Prebentzioa:
- Auzokide bikainak programaren bitartez auzo sareak indartu nahi dira, bakardade egoerak prebenituz.
- Sozialki aktibo mantentzea jende gehiagorekin geratuz edo jarduera gehiago eginez.
- Borondatez eta malgutasunez auzoan egiten diren jardueretan partekatzera irtetea.
Gizarteratzea:
- Adineko pertsonen sareak handiagotzea
- Jarduera esanguratsuetarako sarbidea erraztea.
- Akonpainamendu afektiboa egiten dute adineko pertsonen eta boluntarioen lotura harremanak osatzea taldeko aisialdi ekintzen bitartez.
Formakuntzak:
- Adineko pertsonak eta boluntarioei formakuntzak eskaintzea akonpainamendua aberastuko duten ezagutzak eta errekurtsoak emanik.
Sentsibilizazioa:
- Adineko pertsonek jasaten duten bakardade ez aukeratuaren inguruan kontzientziatzea.
- Adinkeriak salatzea.
- Egin diren ikerketak zabaltzea.
- Gizarte osoari dei egitea gure komunitatearekin bat egin dezan.
Target Group
- Nagusiak
Main characteristics of the action
Level of prevention
Lehen maila
Type Action
- Boluntarioen ekintza eta elkarteak sustatzea
Route Strategy
Berrikuntza eta hedapena
Date of completion of the form 2024 / 07 / 09