
- Promoter: Zarauzko Udala – Gizarte Zerbitzuak
- Geographic Scope: Tokikoa
- Start Date: 2005
- End Date: Garatzen
- Have you applied for the Adinberri 2024 call? No
Overview
Mahaiak iritziak eta ikuspuntuak partekatzeko balio du, eta adinekoen beharrak eta begirada kontuan hartuta hainbat ekimen gauzatzeko gunea da. Adinekoei zuzendutako jarduerak, hausnarketak eta ekintzak sustatzen dira.
Mahaia hilero biltzen da eta urtean zehar hainbat jarduera, hitzaldi, 60+ aste eta abar antolatzen dira.
Mahaiaren partaideak:
- Udaberri jubilatuen elkarteko ordezkariak
- Iñurritza jubilatu elkarteko ordezkariak
- AFAGI elkarteko ordezkariak
- Santa Ana Egoitzako ordezkariak
- Nagusilan elkarteko ordezkariak
- Kostan elkarteko ordezkariak
- Zarautz Herri Zaintzaileko bolondresak
- Maria Etxetxikiko eguneko zentruko ordezkaria
- Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak eta adinekoen arloko zinegotzia
Objectives
- Zahartze aktiboa sustatzea: aisialdiko eta osasuneko jarduerak.
- Zarauzko adineko pertsonak eta elkarteak, mahaiaren bitartez, ahalduntzea.
- Zarauzko adineko pertsonen beharrak identifikatzea. Behar hauek asetzeko lehentasunak zehaztea.
- Pertsona nagusiak erdigune izanik, beraien ongizatea eta bizitza duina sustatzea.
- Zarauzko adineko herritar guztiei zuzendutako ekintzak bideratzea.
- Eragile ezberdinek egiten dituzten jarduerak elkarbanatzea. Jarduera horiek koordinatzea (gauzak ez biderkatzea).
- Zahartzaro aktibo eta osasuntsua sustatzea.
- Udalaren aholku emailea izatea.
- Gizarteko gai sozialak adinekoen ikuspegitik lantzea.
- Zarautzen datorkigunari aurre hartzea eta aurre egitea.
Target Group
- Nagusiak
Main characteristics of the action
Level of prevention
Lehen maila
Type Action
- Communication, awareness or mobilization
- Actions to promote volunteering and associations
Type of project
Bestelakoa
Route Strategy
Sarea eta gobernantza
Recommendations
Sarea eta gobernantza
- 3. Toki edo eskualde mailan elkarrizketarako foroak, mahaiak eta bestelako espazioak ezartzea koordinazioa eta lankidetza sustatzeko lurralde eta udalerri eremuan
Date of completion of the form 2024 / 05 / 28